43 konpainia eta 90 ikuskizun, Leioako XXIII. Umore Azokan

Bizkaie! 2023-04-12 10:18   Kulturea

Maiatzaren 18tik 21era izango da.

Leioako Udalak atontzen dauen Umore Azokea – Leioako Kale Artisten Azokearen XXIII. edizinoa maiatzaren 18tik 21era egingo da eta arte eszenikoak udalerriko kale eta plaza guztietara eroango dituan programazino indartsua izango dau. Kalean ibiltearen alde egiten daben konpainien erakusleiho bihurtu da Leioako Umore Azokea eta gero eta gehiago dira euren lanak lehenengo aldiz erakusteko azoka hori aukeratzen daben hemengo eta hango konpainiak, izan be, aurten danetara, 550 eskaera jaso ditue atontzaileek (% 14 Euskal Herrikoak, % 56 Estadukoak eta % 30 nazinoartekoak). 

Danetara, 43 konpainia izango dira aurten eta 90 ikuskizun emongo ditue kalean. Horrezaz gan, programeak askotariko diziplinak eskainiko ditu, besteak beste, jantzak, zirkua, performance bereziak, clown-ak, instalazinoak eta era guztietako kontzertuak. Lau egunetan, ikuskizunik onenez gozetako aukerea izango da.

Parte-hartzaileak Euskal Herriko 17 konpainia: Aukeran Jantza Konpainia. Andoni Aresti Jantza, Panta Rhei, Barré Taldea, Harrobi Jantza Bertikala, Hortzmuga Teatroa, Deabru Beltzak & Hortzmuga Teatroa, Kimua jantza, La Glo Zirko eta Jantza Bertikala, Lekittoko Deabruak & Zozongo, Pantzart, Piszafaktoria Laborategia, Rojo Telón, Sokaire Violinistas, Trapu Zaharra eta Zirkozaurre.

Ganerako konpainiei jagokeenez, Estaduko hainbat lekutatik etorriko dira 16 talde: Andaluziatik David Cebrian, Mariana Collado & Lucio Baglio, La Banda del Otro, Priyecto Kavauri eta Vaivén Teatro helduko dira; Gaztela-Mantxatik, Capitán Maravilla eta Mario Enzo; Gaztela eta Leoitik Jean Philippe Kikolas, La Pequeña Victoria Cen eta Miguel Barreiro; Kataluniatik, Ambae Company, Pau Palaus, Jam eta Las Kakofónikas; Extremaduratik, Cía Chimichurri; Balear Ugarteetatik Cía. Des-equilibrats; Madrildik, Non Sin Tri eta Trip de la Noria; Murtziatik, Uparte Konpainia eta Valentziatik, Jimena Cacalletti eta La Raro.

Nazinoarteko sei konpainia be izango dira Leioan: Batcharte Jantza eta Collectif Primavez (Frantzia), The Black Bkues Brothers (Kenia), Vaya eta La Wetumtum (Portugal) eta La Lazuz (Suedia/Frantzia).

Ikuskizun horreek guztiek, bai eta aurreikusitako jarduera guztiek be (berbaldi, jardunaldi, liburu-aurkezpen, EZE-Euskal Zirku Alkartearen aurkezpena, bilerak Flandriako kudeatzaileakaz, Euskadi-Portugal hitzarmena sinatzea kaleko arteetan lankidetzea jorratzeko, Umore Meetings eta negozio-bilera azkarrek), kaleko arteen erdigune bihurtuko dabe Leioa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu