Sare sozialetako egiak eta guzurrak aztergai Bilbon

Bizkaie! 2023-04-12 08:14   Kulturea

Jorge Volpi eta Daniel Gascón idazleek parte hartuko dabe.

Lo que ocultan las redes sociales: verdades, mentiras y posverdad da berbaldiaren izenburua eta bertan, Jorge Volpi eta Daniel Gascón idazleek hartuko dabe parte, moderatzaile lanak egingo dituan Alicia San Juan kazetariagaz batera.

Alkarrizketan, albiste faltsuek gure gizartean daben eraginaz, politikan sortzen daben kalteaz edo iruzkin amorratuak eta irainak sare sozial guztietatik nahi bezela dabizela lako gaiak jorratuko ditue.

Jorge Volpi idazle mexikarra da, crack belaunaldiko kidea eta 2016tik, UNAMeko Kultura Zabalkundeko koordinatzailea da. 2018an, Alfaguara Saria irabazi eban Una novela criminal obreagaitik.

Daniel Gascón itzultzailea, idazlea, gidoilaria eta editorea da. Zutabegile be ibili da El País egunkarian eta Letras libres kultur aldizkariaren Espainiako edizinoa zuzentzen dau.

Alicia San Juan kazetaria da eta Radio Euskadin lan egiten dau. Horrezaz gan, Chico y Chica musika taldeko kidea da.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak apirilaren 18rako atondu dau barbaldia, Eztabaidak Literatureagaz XXI. Mendean zikloaren barruan; arratsaldeko 19:00retan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. Sartzea doban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu