Elvira Lindok En la boca del lobo” liburu barria aurkeztuko dau Bilbon

Bizkaie! 2023-04-11 11:00   Kulturea

Datorren astelehenean, hilaren 17an,izango da.

Txani Rodríguez idazleak aurkeztuko dau saioa. Idazleagaz batera, Txani Rodríguez be Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian izango da arratsaldeko 19:00retan.

“En la boca del lobo” Lindoren obrearen zati handi bat umezaroa bere berezitasun eta zaurgarritasun osoan behatzera bideratu dauen egile baten begiradatik sortzen da. Elvira Lindo idazlea fikzino hutsera bueltau da berezko lurralde literario bat sortuz, errealidadea eta fabulea eskutik hartuta. Elvira Lindok suspensezko eleberria eskaintzen deutso irakurleari ipuin klasikoaren tradizinorik onenean.

Elvira Lindo (Cádiz, 1962)

Idazlea eta kazetaria da, Manolito Gafotasen sortzailea izateagaitik ezaguna batez ere. BBJ Ja! Bilbao 2019ko saria jaso dau, Bilboko Umorezko Literatura eta Artearen Nazinoarteko Jaialdiaren barruan, besteak beste.

Bidebarrietako Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kultureari eskainitako gunea da eta helburu ditu kulturea, literaturea eta zientzia garatu eta sustatzea.

Hitzordu honetan sartzea doban da eta sarrera librea izango da lekua bete arte.

Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu