KSIgune eta Euskadiko kultura eta sormen-erakundeen arteko lankidetzea bultzatzea helburu

Bizkaie! 2023-04-11 09:32   Kulturea

Maiatzaren 12an Bilbon egingo da KSIgune Konexioak topaketaren lehenengo edizinoa.

Helburua Euskadiko Goi Mailako Hezkuntzearen eta Kultura eta Sormen Industrien (KSI) arteko lankidetzea bultzatzea da.

Euskadiko fakultaseei, eskolei, enpresei eta kultura eta sormen-erakundeei zuzendutako topaketea izango da, eta agendearen zati handi bat ekimen zehatzetan lan egiteko ikastetxe eta erakundeek alkar ezagutzea erraztuko daben dinamiketara bideratuko da. Bertan jorratzen diran proiektuen garapena izen bereko deialdian lagundu ahal izango da: KSIgune Konexinoak.

Deialdi honen hirugarren edizinoa be zehatz-mehatz aurkeztuko da topaketan. Aurten be, ekimenak Euskadiko unibersidadeetako eta goi-mailako hezkuntzako zentroetako ikasleakaz eta ikertzaileakaz lankidetzan dabizen  edo lankidetzan ibilteko interesa daben kultura eta sormen-sektoreetako erakundeei laguntzen deutse. Proiektuek ekarpen positiboa izan beharko dabe transizino demografiko, ekologiko eta digitalakaz lotutako erronka sektorialen edo erronka globalen aurrean. Aurreko edizinoetan legez eta KSIguneren izakera akademikoak berak eskatzen dauen bezela, honako honeek izango dira lagundutako proiektu-formatuak: Gradu Amaierako Lanak, Master Amaierako Lanak, Irakasgaietako Lan Kolektiboak eta Ikerketa Taldeen proiektuak.

28 fakultade eta eskola dira, hain zuzen be, Kultura eta Sormen Industrietarako KSIgune euskal klusterraren gune eragileak. Klusterraren hasieratik, 2020an, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Kultura eta Hizkuntza Politika Saila dira klusterraren buru. Arlo bietako estrategiek, Unibersidade Estrategia-Empresa 2026k eta RIS3 Estrategiak, hurranez hurran, bat egiten dabe KSIgunen, Kulturearen eta Sormenaren euskal ekosistemearen nodoen aberastasuna balioesteko (Akademia, Enpresak, Administrazinoak), gizarteari egiten deutsen ekarpena sustatuz.

Izena emoteko epea apirilean zabalik dago. Era berean, 2023ko martitik urriaren 27ra KSIgune Konexinoak finantziazino aukeretara aurkezteko epea be zabalik dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu