Apirilaren 21etik 23rako astegoienean Getxoko Liburu Azokea egingo da
2023-04-11 07:45 KultureaHitzordua Algortako Geltokia plazan da.
Algortako Geltokia Plazeak herriko hainbat liburu-dendaren etxolak hartuko ditu, baita liburutegien zerbitzuko beste bat be. Horrezaz gan, liburuaren munduagaz zerikusia daben hainbat jarduera izango dira plazan bertan. Azokea goizez eta arratsaldez egongo da zabalik baina apirilaren 23an goizez baino ez da zabalduko.
Azokan literaturako azken nobedadeak erosi ahal izango dira % 10eko deskontuagaz. Ohikoa danez, liburutegiek euren etxolea atondu eta bertan jarriko ditue jentearen eskura barrikuntza nagusienak; holan, mailegu zerbitzuari esker, liburuak etxera eroan ahal izango dira eta ume eta gazteek bertan irakurteko komiki eta ipuin bilduma zabala topauko dabe.
Jarduerei jagokenez, tailerrak, eskulanak eta umeentzako jolasak izango dira azokan. Hilaren 21ean, barikuan, bertako hainbat ikastetxetako ikasleen eskutik, irakurketa publiko jarraituaren hogeita laugarren edizinoa, elebiduna, 10:30ean hasiko da. Horrezaz gan, jardunaldian zehar bardintasunaren aldeko txapa ekologikoen tailerrak egingo dira (11:00). Amaitzeko, Badut Taldeak Zirriborro familia ikuskizuna eskainiko dau (18:00).
Zapatuan, hilaren 22an, proposamena 10:30ean Ramiro Pinillaren Getxoko ibilbide literarioagaz, Gustavo Iduariagaren eskutik hasiko da. Parte hartzeko aldez aurretik izena emon behar da. Goizeko 11:00etan hasiko da ingelesezko The King 's Servant ipuin-kontaketea (2-10 urte), Kids & Us Getxo-Algortaren eskutik eta horretarako be aldez aurretik izena emon behar da. Eguerdiko 13:00ean, barriz, Emeren Biblioneta izango dogu. Arratsaldean, umeentzako gaztelaniazko ipuin kontaketa saio bat izango da Caballito alado (17:00) eta ondoren, bigarren bat izango da, oraingoan euskeraz, Ainhoaren fabulak (17:30) izenburupean. Eguneko egitaraua Lindy Hop tailer bategaz amaituko da, Portugaleteko Swing jantza eskolearen eskutik (19:30).
Domekea, hilak 23, Ramiro Pinillaren literatur ibilbideagaz hasi eta ordu erdi geroago, 11:00etan, idazleen topaketea hasiko da eta bertan izango dira, besteak beste, Aitor Benito del Valle, Álvaro Salazar, Ander Laraudogoitia, Ángel Fernández Velasco, Asís Arana, Belém López, Cataplina Encuentada, Chelo Sierra, Cristina Pascual, Elena Moreno, Garazi Basterretxea, Gonzalo Mota, Iñaki Gonzalo Casal, Itxaso Muro, Javier Liñera, José Ángel Landeta, José Luis Gómez Ledesma, José Serna, Manu Oliver eta Oti Estébanez.
Azokeari agur esateko, eguerdiko 13:00ean, euskerazko bertso-saio literarioa egingo dabe Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi bertsolariek.
Ordutegia:
- Barikua, hilak 21: 10:30-14:00 / 17:00-20:00.
- Zapatua, hilak 22: 11:00-14:30 / 17:00-21:00.
- Domekea, apirilak 23: 11:00-14:30.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!