BLV-ARTek Bilbo Zaharra kulturearen erdigune bihurtuko dau

Bizkaie! 2023-04-04 08:17   Kulturea

Hitzordua apirilaren 20tik 29ra arte izango da.

Bilboko Udalak BLV – ART Jaialdiaren XVII. edizinoa martxan jarriko dau apirilaren 20tik 29ra, Bilbo Zaharreko hainbat guneetan arte sorkuntzako formatu barriak erakusteko.

BLV-ARTek arte bizien, antzerki fisikoaren, antzerki absurduaren, antzerki parte-hartzailearen eta instalazino artistikoen proposamenak programau ditu.
Proposamen gehienak Bilbon ikusi ahal izango dira lehenengo aldiz.

Horrezaz gan, Jaialdiak Ainhoa Resano artistearen formatu handiko erretratuakaz egindako instalazino bat aurkeztuko dau Ellas, guardianas de la ría izenburukoa. Auzoko hainbat emakumek emondako irudiak beste aldeko hainbat lekutatik ikusi ahal izango dira eta QR kode batzuek soinu piezak eskainiko ditue, erretratuetan agertzen diran emakumeen bizipenak entzuteko.

Jarduera guztiak doban izango dira lekua bete arte, Bilborock Aretokoak izan ezik, honeek bost euroko prezioa izango dabe.

BLV - ART 2007an sortu eben, Bilbao Zaharra, Kulturarako zubi Udalaren kultura-estrategiaren barruan kultura-programa aitzindaria izateko, auzoaren inguruko kultura-jardueren programa zabal bat martxan jarteko helburuari eutsiz. Ekimen honen bidez, auzoari balioa emon gura jako eta Bilboko biztanle guztien begietara erakargarri bihurtu kulturearen bidez.

BLV-ART-eko informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu