Haizea Cosgayak irabazi dau Kaixomaitia.eus-en III. Kontaketa Erotikoen lehiaketea

Bizkaie! 2023-04-04 07:55   Kulturea

Hats Lurrina izan da testu irabazlea. 

Zigor Saizar Getariarra izan da bigarren sailkatua Urbasako Dama kontaketeari esker eta aurten be, 3. postua lortu dau Ernesto Prat Urzainki Berriozartarrak Distopia Bertikala testuari esker.

Kaixomaitia.eusen Kontaketa Erotikoen Lehiaketaren III. edizinoaren sari banaketa ekitaldian izan dira lehiaketara aurkeztutako 16 idazleetatik, 8 finalistak. Iñigo Arandiak hartu dau ondoetorria emon eta bertaratu guztiei, parte-hartzaile, Elkar Argitaletxeari eta produkzinoan bidelagun izandako guztiei, baita Antxiñe Mendizabal editoreari eta Dorleta Kortazar ipuin kontalariari epaimahaikide lanak egiteagaitik.

Urtero legez 8. postutik Lehen postura izentau ditue Iñigo, Antxiñe eta Dorletak saridun guztiak eta honeek saria jasoten hurreratu dira oholtzara. 8. postutik 4. postura bitartekoak, Elkarren eskutik liburu bildumea eta 100 euroko opari bonua jaso dabe:

4/ Sorginkerietan (Ugaitz Agirre).
5/ Ad Libitum (Mikel Casuso).
6/ Katarsia (Garazi Auzmendi).
7/ Etxeratutakoan (Urtzi Ruiz de Azua).
8/ On egin (Garazi Urretabizkaia).

Lehen bost saridunak ezagutu ondoren azken hiruen sailkapena ezagutzeko momentua heldu da:

Ernesto Prat Urzainki izan da 3. saritua, liburu bildumea eta 100€ko opari txartela jasoteaz gan 250€ ko txekea jaso dau, Distopia Bertikala izeneko testuarengaitik.

Jarraian Dorleta Kortazar Ipuin kontalariak hartu dau berbea, 2. saridunaren izena jakitera emoteko eta deskartez, aurtengo edizinoaren irabazlea be nor zan ezagutzeko. Zigor Saizarri eta Haizea Cosgayari zutunik jarteko eskatu deutse Iñigo Arandiak eta holan aurkeztu dau Dorletak 2. sariduna eta bere idazlana:

Zigor Saizarren Urbasako Dama idazlanak eroan dau 2. saria: Liburu bildumea, 100€ opari txartela eta 500€ko txekea.

Ordurako Haizea Cosgaya barakaldotarrak baekien bera zala Kaixomaitia.eus lehiaketaren III. edizinoaren irabazlea eta hunkituta jaso dau Antxiñe Mendizabalen eskutik, lehen saria: Liburu bildumea, 100€ ko opari txartela eta 1000€ko txekea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu