Aste Santuan, Guggenheim Bilbao Museoa egunero egongo da zabalik

Bizkaie! 2023-04-03 08:45   Kulturea

Jai-egunetako ordutegia 10:00etatik 20:00tara da eta zabalik egongo da apirilaren 3 eta 10ean (astelehenak).

Apirilaren 3 eta 10ean, astelehenak, Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da Aste Santuko bisitari-kopuruari erantzun ahal izateko. Ganera, hilaren 6, 7, 8, 9 eta 10era bitartean, 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, hau da, normalean baino ordubete gehiago.

Egun horreetan Museora hurreratzen diranek arte-programazino erakargarri batez gozau ahal izango dabe, izan be, bigarren pisuan ikusi daitekez oraintsu inauguratutako Lynette Yiadom-Boakye: Halako ilunabar bizirik erakusketea eta Oskar Kokoschka. Vienako errebeldea (babesle bakarra: BBVA Fundazinoa); horreez gan, hirugarren pisuan Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako artelanak erakusten dira (babeslea: BBK); eta azkenik, Atrioaren inguruan, Joan Miró. Errealidade absolutua. Paris, 1920–1945 erakusketea dago ikusgai, baita Yayoi Kusamaren lan murgilgarri bat be 103 aretoan Infinituaren isla-gela – Gizakientzako zorion-guraria, unibertsoaz haraindik igorria (Infinity Mirrored Room – A Wish for Human Happiness Calling from Beyond the Universe, 2020).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu