2023ko garagarrilaren 12tik 30era arte izango da Urmuga ibilbide musikatua

Bizkaie! 2023-03-31 13:25   Kulturea

Urmugak Euskal Herria zeharkatuko dau mendebaletik ekialdera.

Mendi ibilaldi musikatua da Urmuga, naturea eta gizakia musikearen bidez hartu-emonetan jarteko.

19 egunetan egingo da zeharkaldia oinez, Angulo portutik Hiru Erregeen Mahairaino, espedizinoan mendizaleak eta musikariak bat eginik.

2023ko garagarrilaren 12tik 30era arte izango da Urmuga ibilbide musikatua.

Kontzertuak

Urmuga ekimenaren hemeretzi egunetan zehar Euskal Herri osoko eta atzerriko musikagintzan erreferente diran izen asko; estilo, belaunaldi eta kantaera ugari, danak Et Incarnatus Orkestan ingurumarian ibiliko dira.

Kontzertu guztietan jagongo ditue aukeratutako naturaguneakazko orekea, errespetua eta jasangarritasun erispideak. Aurreko urteetan lortu dogu ikusleak kultur eredu ez-jentetsu eta ez-kaletar batera erakartea. Uri eta populazino gune nagusietatik atara eta mendia eta musikea buztartuz, kultur proposamen aberatsa Euskal Herriko landa eremuetara eroatea. 2023an, barriro be, kulturaz gozetako beste era bateko ereduak posible dirala baieztatu nahi dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu