Fernanda Arrien Barayazarraren urtutako txanponak Gernikako Bakearen Museoaren Bilduma Iraunkorrean sartu dira
2023-03-31 09:02 KultureaMuseoaren 25. urteurrenaren harian dator dohaintzea.
2023ko apirilaren 8an, 25 urte beteko dira Gernikako Bakearen Museoak lehen aldiz ateak edegi zituanetik. 25 urteko ikerketa, zabalkunde eta erakusketa lan handia, diktadurako eta isiltasuneko urte askotan ahaztutako guztia argitara emoteko.
Eta aurrerago beste momentu eta jarduera berezi batzuk izango ditugun arren, urteurren biribil honen lehen mugarria museoaren erakusketa iraunkorrean dohaintza oso berezi bat sartzea da, Fernanda Arrien Barayazarrak bere Arana hotel-etxeko eta jatetxeko hondakinetatik erreskatau zituan txanpon urtuena, Gernikako bonbardaketearen ostean.
Gaurtik aurrera, Gernikako Bakearen Museoa bisitetan dozuen guztiek Fernanda Arrienen, bere senar Dionisio Aranaren eta bere familiaren historiaren zati bat ezagutu ahal izango dozue familiak egindako dohaintza baliotsuari esker.
Aste Santutik aurrerako ordutegia eta museoko jarduerak
Apirilaren 3tik urriaren 15era arte, asteko egun guztietan egongo da zabalik museoa, astelehen eta domekatan, 10:00etatik 14:30era eta martitzenetik zapatura 10:00etatik 19:00retara.
Erakusketa iraunkorra eta dohaintza barri hau bisitetako aukerea izateaz gan, Emakumeak eta umeak gerran dagoan Europa batean aldi baterako erakusketea be ikusi ahal izango da. Horrezaz gan, Aste Santuan eta Pazko Astean Memoritour Gernika ibilbide gidatuak eskainiko dira egunero 12:30ean eta erakusketa iraunkorreko bisita gidatuak be egunero (16:00tan euskeraz eta 17:00etan gaztelaniaz).
Informazino gehiago behar izanez gero www.museodelapaz.org webgunean eta 946270213 telefonora deituta.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!