'Lynette Yiadom-Boakye. Halako ilunabar bizirik' aurkeztu dabe Bilbon

Bizkaie! 2023-03-31 07:56   Kulturea

Bilboko Guggenheim Museoan egongo da martiaren 31tik irailaren 10era.

Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Bilbao Museoko Zuzendari Nagusia; Lynette Yiadom-Boakye, artistea; eta Lekha Hileman Waitoller, komisarioa. | Ikusi handiago | Argazki originala

Guggenheim Bilbao Museoak Lynette Yiadom-Boakye. Halako ilunabar bizirik aurkeztu du: Lynette Yiadom-Boakye artista eta idazleak azken hiru urteetan egindako 70 pintura eta marrazkiren hautaketa bat lehen aldiz ikusgai jarten dauen erakusketea.

Zoriona, adiskidetasuna edo bakardadea islatzen daben eguneroko momentuetan irudikatutako personaia atenporalen margolanakaitik ezaguna, Lynette Yiadom-Boakyeren orio-pintura oparoek fikzinoko personaiak erretratetan ditue, pintzelkada solteak eta hondo teatralak erabilita.

Artista eta idazle lez jorratzen dauen fazeta bikotxa titulu irudimentsuetan atzemon daiteke; esplikau baino gehiago margolanei laguntzen deutsen tituluak dira, hausnarketarako bidea emoten dabenak.

Margolanetan irudikatutako figurak ez dira modelo errealak; zehetasunak be, besteak beste, erropa edo jantziak, oinetakoak —edo oinetakoen faltea— ez datoz bat modelo errealakaz eta ez dabe irudiak leku edo denpora jakin batean kokatzeko aukerarik emoten.

Erakusketa hau aukera parebakoa da artistearen jardunaren haria ezagutzeko, giza esperientziagaz zerikusia daben pintura iradokitzaileak sortzeko baino. Orain gitxi Yiadom-Boakyek ikatz-ziriz egindako marrazkiei ekin deutse barriro; berehalakotasun sensazinoa sortzen daben lanak dira, beren eskala intimoagaitik eta darien inprobisazino kutsuagaitik. Marrazki horreek pintureagaz batera ikustean, agirian geratzen da artisteak sakonetik ezagutzen dituala eta trebezia handiz erabilten dituala teknika asko.

Lynette Yiadom-Boakye (Londres, 1977), zoriona, adiskidetasuna edo bakardadea islatzen daben eguneroko momentuetan irudikatutako personaia atenporalen margolanakaitik da ezaguna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu