2023/03/31 - 2023/04/16

Bilboko Euskalduna Jauregian. | Erakusketak

'Europa 80 urte geroago. Varsovia atzo, gaur Ukraina'

.

Gaurtik aurrera ikusgai egongo dan erakusketeak Egun bat Varsoviako ghettoan erakusketara batutako argazkiak eta Nazinoa ezabatu dokumentala batzen ditu. Alde batetik, orain 83 urteko nazien Europan zuri-baltzeko argazkiek eta, bestetik, XXI. mendean Ukrainan grabautako ikus-entzunezko piezak, gerrearen arrastoa erakusten dabe.

Giza miseria eta hondamen moral bera presentazino historiko bitan, jazoerei buruz egia kontetako heldu da Euskalduna Jauregira Espainiako Auschwitz Institutu Nazionala eta Burgoseko Unibersidadeko Auschwitz Institutu Nazionaleko Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren Katedrearen eskutik.

Erakusketea apirilaren 16ra arte egongo da zabalik eta Tomasz Grzywaczewski kazetari poloniarraren Nazinoa ezabatu dokumentalean emakumeen rolaren ganean jarten dau begiradea, duintasunaren eta erresistentziaren ikur.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu