Ismael Iglesiasen filmak eta ikus-entzunezkoak Bilbon

Bizkaie! 2023-03-30 07:45   Kulturea

Rekalde Aretoan Ismael Iglesiasen Etxe-bide tituludun erakusketea zabalik dago.

Durangarraren erakusketa honetan artisteak pantailea stargate izatearen idean sakontzen dau, atari, ate edo leihoa eta mobiduten dan irudiaren bidez errealidadetik iges egiteko aukerea eskaintzen deutso ikusleari.

Irudiaren bidez autonomia propioa transmitiduten saiatzen naz, azalera bolumetriko konplexuak eta gogorapen ugariko azalerak sortuz eta hor klasikoa, futuristea, zibernetikoa eta antzerkikoa alkarregaz bizi dira.

Erakusketeak planteamendu ebolutiboa dakar, work in progress dalakoaren aukeretan eta espazioan sartukeran sortuko diran irakurketetan arakatzen jarraitzeko; erakusketearen kontzeptu klasikoa dudan jarten saiatuz.

Rekalde Aretoan erakutsitako filmak baliabide bisualen bilaketearen emoitza dira.

Nire filmetan terrore psikologikoa sortzeko gaitasuna ikertzen dot, soinuaren testuingurutik ataratearen, enfokearen anbiguotasunaren eta gidoiaren ulertezinaren bidez, indarrean dagoan arautik kanpo.

Gailu mobikorrakaz eta pantailakaz marrazteko aukerea topetea ikusizko produkzino barri baten hasierea izan da Ismael Iglesiasentzat.

Artistearen lanak ikusmen aldetik oso eraginkorrak dira, irudiaren artikulazino-abiadurea ulertzeko eta onartzeko. Oinarrizkoenaren bilaketea be bada, fase askotako gomuten bilaketea.

Tradizinoari garaikidetasunetik heltzean eta alderantziz, zirkulu bisual eta kontzeptual batean, argazki-izakerako irregulartasunaren kartografiak sortzen dira, holako abstrakzino hiperrealista batean -errealismoa baino irrealagorik ez dago-, errealidadearen ezagutzeari eta errepresentazinoari buruzko auzi filosofikoari erantzuten deutsenak, kamera geldoaren poetikatik, feedbacketik, zinemako sampleotik eta ohiko bizitza teknologikoan ohikoak diran interfazeetatik, ibilbidetik, bidaiatik, mobimentutik.

Norberaren burua askatzea aholku ona da ikus-entzunezko eszenografia hau bisitaukeran.

Bitartekotza-programea eta jarduera didaktikoak

Bitartekotzako eta didaktikako jarduera osogarrien multzo garrantzitsua be badago aukeran, besteak beste, bisitak eta tailerrak familian.

Jarduera guztiak doban dira eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena emotea 944068532 edo salarekalde@bizkaia.eus-en.

ECOS sorkuntza-bitartekaritzako proiektu bat da, proiektu eta artista gonbidatuek Rekalde Aretoko erakusketakaz bat egiteko esparrua.

Bisita komentatuak jente guztiarentzat, hainbat hizkuntzatako bisitak eta bisita inklusiboak.

Eskola taldeentzako tailerrak (hezkuntzea, lehen hezkuntzea, DBH eta batxilergoa).

Tailerrak familian [4-11].

Aste Santuan [3-11], eskolako oporrakaz batera, umeentzako jarduerak atonduko dira.

Artea eta Memoria, 60 urtetik gorako personei zuzenduta.

Informazino gehiago eta erreserbak: 944068532 edo salarekalde@bizkaia.eu

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu