Berreginen Museoak gatzaren bidez olgetako tailerra atondu dau Aste Santurako
2023-03-30 09:19 Kulturea5 eta 10 urtera arteko umeentzat pentsautako tailerra da.
Euskeraz izango da tailerra eta etxeko edo familiako heldu batek lagundu beharko deutso parte-hartzaile bakotxari, alkarregaz egingo baitabe tailerra.
Tailerraren asmoa da Antxinako Greziako ohiturei buruz ikastea, mitologiari buruz berba egitea, egutegian jaialdien datak finkatzeko antxinaroan ilargia zelan erabilten eben jakitea eta gatzaren esangurea ezagutzea.
Horrezaz gan, jardueraren bigarren zatian, gaztetxoek sukaldaritzeagaz zerikusia daben alderdiak ezagutuko ditue: Mortero bat zer dan eta zertarako erabilten dan ikasiko dabe, errezeta bat egiteko proportzinoak ezagutu eta espeziaz ondutako gatzak sortuko ditue, Grezian egiten eben legez.
Parte-hartzaileek gatza egiten dabenean, pototan gorde eta etiketau ahal izango dau, etxera eroateko; holan, Museotik kanpo be jarraitu ahal izango dau gatzok erabilten etxeko errezetetan.
Tailer dibertigarria eta kulturaz betea: Apirilaren 11n, 12an eta 13an izango da. Parte-hartzaileek hiru egun horreetako bat hautatu beharko dabe Museora etorteko, ez da hiru eguneko tailer bat eta, beraz, ume gehiagok izango dabe tailerrean parte hartzeko aukerea.
Tailerraren prezioa euro bakarra parte-hartzaile bakotxeko eta heldu laguntzaileak ez dau sarrerarik pagau beharko. Erakundearen webgunean lortu ahal izango da sarrerea.
Aukera ezin hobea da gazteenek arteagaz eta museoakaz hartu-emon zuzenak izan deiezan.
Espeziaz ondutako zure gatz berezia sortu nahi dozu? Etorri ra eta gozau Aste Santuaz leku zoragarri honetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!