Apirilaren 4tik aurrera Expodistritoko erakusketak Bilbon

Bizkaie! 2023-03-30 07:59   Kulturea

Proposamenak bagilaren amaierara arte doban ikusi ahal izango dira, bai goizez eta bai arratsaldez.

Programearen erakusketa ibiltariak hurrengo udaltegietan egongo dira ikusgai: San Inazio–Ibarrekolanda, Castaños, Otxarkoaga, Begoña, Santutxu, San Frantzisko, Burtsa, Abando eta Errekalde.

Parte hartuko daben aritstak ondokoak dira: Aurora Tamayo Beraza (urmagoa); Itsasne Zubiri (margoa); Joseba Gotzon (eskultura); Asociación Artistas Duranguesado (margoa); Agrupación Vasca de Acuarelistas (urmagoa) y Kike Ibáñez (margoa eta instalazinoak).

Expodistrito programea Udalaren ekimena da, uriko adierazpen artistikoak deszentralizau eta artista barri eta ospetsuen lana publikoari aurkeztea helburu dauena eta apirilaren 4an bueltauko da akuarela, margoa, eskulturea zein instalazino artistikoakaz.

Programa honetan ohikoa danez, Bilboko auzoetako Udaltegietan egongo dira Expodistritoko erakusketak. Hurrengo hiruhilekoan ondorengo artisten erakusketak izango dira: Aurora Tamayo Beraza (akuarelea); Itsasne Zubiri (margoa); Joseba Gotzon (eskulturea); Durangaldeko Artisten Elkartea (pinturea); Akuarelisten Euskal Alkartea (akuarelea) eta Kike Ibañez (pinturea eta instalazinoak).

Proposamen horreek bagilaren amaierara arte doban ikusi ahal izango dira, bai goizez eta bai arratsaldez.

Hainbat artistek bisita gidatuak eskainiko ditue jentea euren erakusketetara hurreratu eta prozesuen zehetasunak konpartiduteko. Holan, Joseba Gotzonegaz bisita gidatua apirilaren 4an izango da, 20:00etan, San Frantziskoko Udaltegian; Aurora Tamayogaz, maiatzaren 18an 19:30ean, Burtsa Udaltegian; eta Kike Ibañezegaz, bagilaren 1ean 18:00etan Barrainkuako Udaltegian.

Informazino gehiago hemen

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu