'Salda dago!' erakusketea BilboKo Azkuna Zentroan

Bizkaie! 2023-03-29 10:16   Kulturea

Andrea Ganuza, Charlott Gosselin eta Clara Chotil ilustratzaileen lanak ikusi daitekez. 

Gutun Zuria Bilbao. Letren Nazinoarteko Jaialdiaren barruan, Andrea Ganuza, Charlott Gosselin eta Clara Chotil ilustratzaileean lanak ikusi daitekez.

Hiru artistak Nazinoarteko Komiki Egoitzearen 2023. edizinoko hautatuak dira. Egoitza hori Azkuna Zentroa, La Cité Internationale de la Bande Dessinée et de L’image (Angoulême) eta La Maison de la Litterature (Quebec) erakundeen arteko lankidetzeari esker egin da.

Andrea Ganuza (Iruñea, 1988)

Narrazino grafikoan eta marrazketan oinarritzen da, komikiaren mugakaz esperimentau eta arte garaikidearen beste hizkuntza bat bezela ulertuz. Begirada kritiko eta umore zorrotza ardatz, esperientziak erabilten ditu bai arlo sozialean, bai politikoan, baita emozionalean be. Ganuzaren prestakuntzeak eta lanak espazio akademiko eta ofizialetan parte hartzea, besteaik beste, kontrakultureagaz eta fanzineagaz txandakatzen dau.

Clara Chotil (1992)

Artista eta arkitekto frankobrasildarrak, Dynamorphue kolektiboa sortu eban 2017an eta egitura arkitektoniko arinak diseinau zituan bertan. Eszenografiari eta arte grafikoei jagokenez, zueneko proiekzino eta marrazketa-gailuak jorratzen ditu. Opera Negra (Actes Sud argitaletxea) komikiaren egilea da, Maria d’Apparecida brasildar abeslariaren bizitzea kontetan dauena. Bestetik, Bellade des damés du temps jadis-en egilea be bada, unibersidadean egon dan emakume faltearen ikerketea.

Charlotte Gosselin (Quebec, 1996)

Poesia, komikia, pinturea, argazkia eta bideoa lantzen ditu. Artistearen lehen komikia, Je prends feu trop souvent, argitaratu ondoren, Quebecen bizi da orain. Bere sentiberatasuna adierazoteagaz batera, haren lana eguneroko bizitzan, psikologian, basoan eta intimidadean inspirauta dago.

Konta kontu, Salda dago! erakusketan, mimo handiz egindako hiru istorio dagoz eta Azkuna Zentroko Mediateka Galerian ikusi daiteke martiaren 29tik maiatzaren 14ra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu