'Gaurkotasunaren aurreko topaketak' zikloan, Irene Larraz Newtraleko koordinatzailea Bilbon
2023-03-28 10:30 KultureaDani Alvarez eta Mikel Reparaz izango dira gidari.
Dibulgazino-zikloan, zorroztasuna ardatz hartuta, pil pilean dagozan gaiak sakon aztertzen dira, akademizismotik iges eginez. Horretarako, gai bakotxean adituak diran pertsonak datoz bilbora eta ahalik eta modu didaktiko eta arinenean eztabaidatzen dabe.
Europako herritarren % 81ek uste dau desinformazinoa arazo larria dala. Fake news terminoa azken hamarkadan zabaldu da. Gizarteak badaki mobimentu politiko batzuek guzurrezko informazinoa erabilten dabela euren ideak zabaltzeko erregai legez. Era berean, komunikabide tradizionalek sinisgarritasun-krisian dabiz beharrean. Zelan egin aurre albiste faltsuei? Newtral agentzia aitzindaria da buloen kontrastean eta guzurtatzean. Zelan autortu eta guzurtatu fake news-ak demokrazia hondatzea ebitetako?
Hitzordua arratsaldeko 19:00retan hasiko da Bilboko Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian eta bertan parte hartuko dau Irene Larrazek, Newtraleko koordinatzaileak, datuetan, fact-checkingean eta gardentasun publikoan oinarritutako kazetaritza-proiektuko arduradunak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!