Arantxa Urretabizkaia eta Anjel Lertxundi dira 2022ko 111 Akademiaren Sariko finalistak

Bizkaie! 2023-03-28 12:30   Kulturea

Akademiakideek Azken etxea eta Desertuan behatxuloa lanen artean hautatu behar dabe sariduna.

2022. urteko 111 Akademiaren Saria nori emon erabagiteko 111 Akademiak hirugarren eta azken botazino txandea martxan jarri barri dau. Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea, Nerea Ibarzabalen Bar Gloria, Anjel Lertxundiren

Desertuan behatxuloa, Aingeru Epaltzaren Erretzaile damutuen konpainia eta Maddi Ane Txoperenaren Ez erran inori izan dira lehian bigarren txandan, lehenengo bueltan boto gehien jaso eben bost obrak, hain zuzen be.

Bigarren bueltan saridun izentetako beharrezko botoen % 40 lortu dauen lanik ez da izan eta, beraz, boto gehien jaso daben obra bi horreek aurtengo finalera pasau dira: Arantxa Urretabizkaiaren Azken etxea eta Anjel Lertxundiren Desertuan behatxuloa. Bi horreen artean hautatu beharko dabe sariduna akademiakideek
apirilaren 23ra bitartean.

Gauzak ondo bidean, 111 Akademiak apirilaren amaieran emongo dau ezagutzera 2022ko 111 Akademiaren Saria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu