Sopelako Meñakoz alkarteak 20 urte bete ditu
2023-03-24 10:57 KultureaUrteurrena ospatzeko makinatxu bat jarduera atondu ditue maiatzaren 6rako.
Meñakoz Kultur Alkartea Sopelan errotutako alkartea da, Herria eta kulturea goiburuari eutsiz, hainbat azpitalde hartzen ditu (ume, gazte eta jantzari helduak; Sopela Kantari taldea; Sopelako panderojole zein trikitilariak; txalapartariak eta Sopelako joaldunak). Urtero atontzen dabe Udabarriko Jaia eta urteurrena ospatzeko be zozertxu atondu dabe.
Aurten, 20 urte beteten ditu Meñakoz Alkarteak eta nahikoa arrazoi da hori aurtengo udabarriko ekitaldira, Euskal Herriko Joaldunen Jaia be ekartea Sopelara, urte berezi hau behar bezela ospatzeko.
Egun berezi honetan Euskal Herri osoko joaldun taldeak etorriko dira Sopelara, Sopelako Joaldun taldeagaz batera urtero ospatzen dan Euskal Herriko Joaldunen Jaia ospatzera, besteak beste, Zumaia, Lezo, Atarrabia, Zornotza, Olague, Lekeitio, Kanpezu, Hendaia, Hazparne Donapaleu, Tutera eta beste hainbat herritatik etorriko dira joaldunak.
Horrezaz gan, urteurren berezi honetarako abestia egin dabe Zuzterrak eta Nonbait taldeek alkarlanean: Kantua eta bideoklipa apirilaren amaieran emongo dira argitara.
Kontuak kontu, egun osoko egitaraua izango da Sopelan 2023ko maiatzaren 6an (tailerrak, jantza-ikuskizunak, herrian zehar Euskal Herri osoko joaldunak, bazkari herrikoia, jantza-plazea...)
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!