'Domeketan bizikletea'

Bizkaie! 2023-03-24 08:00   Kirola

Apirilaren 2an eta 23an hainbat jarduera izango dira Bilboko Arenalean.


Apirilaren 2an eta 23an hainbat jarduera izango dira Arenalean, besteak beste, bizikleta erabilien azokea, familientzako ginkanak, edade txikikoentzako trebetasun-probak, Cargo Bikes erakusketa, argazkien rallyea eta bizikleteagaz lotutako erakusketa tematikoak.

Ekimen horren bigarren edizinoan herritarren artean bizikletearen erabilera sustatu nahi da, domeketan Arenaleko eremu zabal bat oinezkoentzat dala aprobetxauta.

Aurten auzoak izango dira protagonista, barruti bakotxetik Arenaleraino joango diran ibilbide seguruak atonduko baititue. Jarduera horreetan guztietan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik Txirrindularitzako Euskadi Fundazinoaren webgunean izena emotea (www.fundacioneuskadi.eus).

Bilboko Udaleko Mogikortasun eta Jasangarritasun Sailak eta Euskadi Fundazinoak, Domeketan bizikletaz atondu dabe Bizikleta Uria, bizikletaz hobeto kanpaineari ekiteko.

Programautako jarduerak ibilgailuen trafikoari zarratuta dagoan eremu horretan egingo dira baina, nobedade modura, uriko hainbat auzotako jarduerak be sartuko dira edizino honetan, bilbotar guztiak garraiobide jasangarri eta osasungarri hori zabaltzeko prosezuan sartu daitezan.

Aurkezpenean, Nora Abete Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotziak eta Andoni Madariaga Euskadi Fundazioko ordezkariak gogorarazo dabe familia osoaren mobikortasun aktiboa sustatzeaz gan, ondoko jarduerokaz disfrutetako aukera egogo dala: Aukera bat dira bizikletearen erabilerak gure urian behin betiko indartu daiten eta aisiarako elementu izatetik garraiobide izatera pasetako.

Domeketan bizikletaz jardunaldi bietako bakotxean hainbat olgeta eta jai-jarduera egingo dira bizikletea protagonista dala. Barrikuntzea izango da apirilaren 2an (domeka), San Ignazion (Levante plazan) eta apirilaren 23an Errekalden, bizikleta-urtekerak atondu dirala. Barrutietako bakotxean hasita, Arenala izango da helmugea, aurrez diseinautako ibilbide seguru bat egin ondoren. Bertan, parte-hartzaileek, begiraleakaz batera, bizikleta maila dinamikoan kontroleta ikasiko dabe, abiadura ertain eta handia, trafikoari edegitako ingurunean eta ibilbidean traba finkoak edo mobikorrak dagozalarik.

Edizio honetako beste barritasun bat Orienting-aren hasierak ikastaroa da. Proba honen bidez, bizikletaz orientetako kirola ezagutarazo nahi da eta, horregaz batera, Bilbon sakabanatutako monumentu, plaka edo eskultura batzuk, normalean begi-bistatik kanpo geratzen diranak, kirol-proba batean integrau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu