Agirre Lehendakaria Center-en X. urteurrena ospatuko dabe Bilbon

Bizkaie! 2023-03-24 09:37   Kulturea

Hitzorduaren hasierea martiaren 29an da, goizeko 09:00etan.

Agirre Lehendakaria Center-en X. urteurrena ospatzeko, datorren martiaren 29an sinposio orokorra eta ekitaldi publiko bat izango da Bilbon, Bizkaia Aretoan: Azken hamarkada honetan eregi dogun nazinoarteko zein bertoko kolaboratzaileen sarea konbidatzea da asmoa, euskal gizartearen egungo eta etorkizuneko erronkei eta aukerei buruz hausnartzea da asmoa.

Eguneko jarduerei hasierea emoteko, ALC-ko Gorka Espiau eta Itziar Morenoren berbaldiaren ondoren, goizeko 09:15 - 10:30 Euskal identitatearen etorkizuna gaia jorratuko dabe Peter Loge (George Washington University) eta Ander Caballero, Naroa Jauregizuria (Basque Country markan aditua). Moderatzailea Nekane Balluerka (UPV/EHU) izango da.

Goizeko sinposioan mahai-inguru teknikoak izango dira nagusi. Arratsaldekoak, barriz, giza garapen iraunkorrerako euskal ereduaren erronkei eta aukerei buruzko eztabaida edegia izango dau, euskal akademia, politikea, gizartea eta instituzinoetako ordezkarien eskutik.

Kontuak kontu, ekitaldi publiko edegian, besteak beste, Eva Ferreira Euskal Herriko Unibersidadeko errektoreak, Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Juan Jose Ibarretxe Lehendakari ohiak parte hartuko dabe.

Egunean zehar lau aldeko alkarrizketea izango da euskal gastronomiaren, kirolaren, enpresaren eta kulturearen ordezkarien artean.

Urteurrenaren ospakizuna ekitaldi gastronomiko bategaz amaituko da, Dani Lasa-ren eskutik.

Parte hartu gura badozu izena emoteko formulario hau bete.

Agirre Lehendakaria Centerren X. urteurreneko jardueren ganeko informazino gehiago eta egitaraua hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu