2023/03/17 - 2023/05/07
Leioako Kultur Aretoan. | Erakusketak'Oma. Cuatro Ibarrolas y un paisaje'
.
Bizkaiaren barrenean, naturaz betetako haran bat dago, Oma. Bertan izandakoek haren edertasuna izango dabe gogoan: berdeen gama amaibakoa, bedar ebagi barriaren usaina, tximiniek botatako laino epela, orturen batean txistuka dabilen txantxangorria… Gainera, Oma Ibarrolatarren babesleku be bada. Horregaitik, familia horretako hiru belaunaldi batuko dira Kultur Leioan eta beren diziplina artistikoak (eskulturea, pinturea, musikea, ilustrazinoa, animazinoa eta idazketea) jorratu dituen harana omenduko dabe. Zenbait hizkera batuko ditue Agustín Ibarrolak, José Ibarrolak, Naiel Ibarrolak eta Martín Ibarrolak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!