Guggenheim Bilbao Museoak beharginentzako Ecoalf uniforme barriak aurkeztu ditu

Bizkaie! 2023-03-23 09:49   Kulturea

2023an jasangarritasuna da Museoaren jardunaren zeharkako ardatza.

Guggenheim Bilbao Museoak, museoen sektorean aitzindaria dan bere jasangarritasun-planaren barruan, 2030rako karbono-neutraltasuna lortzeko konpromisoa hartzen dauena, Ecoalf markako uniforme barriak aurkezten ditu, material birziklatuakaz eginak. Gaurtik aurrera jantziko ditue uniforme horreek Txarteldegian, Informazio-mahaietan eta Denda/Liburudendan bisitariei arretea emoten deutsen langileek, baita seguridadeaz arduratzen diranek be.

Uniforme barria aukeratzeko diseinuaren kalidadea, jantzien erosotasuna eta moldakortasunaz gan, Museoak kontuan izan dau jasangarritasuna, holan bere jardunak ingurumenean duaen eragina maila guztietan minimizetako erabagian aurrera egiten jarraitu ahal izateko. Esangura horretan, materialen barrikuntzearen bidez zirkulartasunaren aldeko jarrereagaitik aukeratu dau Museoak Ecoalf etxea.

Hain zuzen ere, uniformeen bildumea egiteko 24,5 miloe litro ur aurreztu dira, hau da, merkatuko batez bestekoagaz konparauta % 71 gehiago aurreztu da eta 1,3 tona CO2 baliokide guztira, hau da, merkatuko batez bestekoagaz alderatuta, % 39 gehiago aurreztu da. Jantziak material birziklatuz egiteak, eragin txikiko materialez eta monomaterialez eginak dagozalako lortu ahal izan da hori: % 100 birziklautako poliesterrezko jakak, % 100 birziklautako kotoizko kamisetak eta jerseak, poliester birziklauagaz egindako oinetakoak eta kotoi birziklatuagaz egindako poloak. Euren bizi-zikloaren amaieran barriro birziklau daitekezan erropak dira, zirkulartasunaren helbururantz aurrera egiteko aukerea emoten dabenak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu