Barre-algarak Gasteizen III. Komedialdian

Bizkaie! 2023-03-23 08:22   Kulturea

Maiatzaren 2tik 7ra, Ikusten dana... eta han dagoana. Ikusezinaren indarra goiburuari eutsiz.

Ikuskizunak zuzenean, bakarrizketak, antzezlanak, kale animazinoa, erakusketak edo hain beharrezkoa dan gogoetarako tartea seriotasunez umoreaz berba egiteko jardunaldiak. Aurten Ikusten dana... eta han dagoana. Ikusezinaren indarra goiburuari eutsiz, iceberg baten irudiari esker ikusgarritasuna eta garrantzia emon nahi jako sektoreari.

Aurreko edizinoan jaubetu ginan ikusleek produktuaren atzean dagoen guztia atzemoten dabela eta produktu hori oso iragankorra da prozesu osoak irauten dauenagaz konparauta eta, beraz, uste genduan merezidu dauela haren protagonismoa be. Konsumo azkarreko eta azaleko sasoiotann, aisiaren konsumo arduratsuan hezi behar dogu eta kultura eta entretenimenduko profesionalen lanari balioa emon, bai hareen sormen prozesuei, bai produkzino lanei, askotan publiko zabalak ezagutzen ez dituanei be, azaldu dau Txaro Mardaratz Komedialdiaren zuzendariak. Horregaitik jaialdiaren edegierea Raul Díazen berbaldi bat izango da, Aída edo 7 vidas lako telesailetako edo Goya sarien 32. edizinoko gidoilaria eta Feroz Sarietako zuzendaria 2020an; publikoaren errekonozimendu txikiagoa dauen jarduera batean izandako esperientziaz berba egingo dau.

Kontuak kontu, Ikusezina baina ezinbestekoa jardunaldian mahai-inguru bi izango ditugu eta horreetan oso serio berba egingo dogu arrakastarako bide gogorraz fokuetatik kanpo artistearen bizitzea zelakoa dan kontetan deuskuen protagonistakaz eta arteetan ikusezinak diran enpleguez, izan be, Arrospideren umore zorrotz eta gogoetatsua, jardunaldiko zeremonia-maisu bezela geugaz izango dana.

2023ko lehiaketara konbidautako artisten artean, honako honeek nabarmentzen dira: Juan Carlos Ortega, Las noches de Ortega ikuskizunagaz, Jesús Ibáñez de Matauco antzokian aurkeztuko dauena; Salva Reinaren bakarrizketea, Félix Petite antzokian; eta, antzoki berean, Maribel Salas eta Susana Soleto aktoreak, La maja y la mona (y viceversa) lanagaz. Gainera, Belen Nevadok Dejarme sola obrea estreinauko dau Hegoalde-n, Carmen San Estebanek De guindas a brevas lana zuzentzen dau eta Gorka Aguinagaldek Gasteizko Udal Bandeak eskainiko dauen kontzertu solidarioa aurkeztuko dau, Luis Urduñaren gidaritzapean. Kontzertuak amaierea emongo deutso ekitaldiari Jesus Guridi Konserbatorioan, urtero legez Laboral Kutxak eta Michelin Fundazinoak eskaintzen daben babesari esker.

Hirugarren edizio honetan, Inma Arroyo be egongo da gurean, jaialdiaren ohiko kolaboratzailea. Persona jagoleei omenaldia egingo jake, familian eta gizartean ezinbesteko euskarri lana egiten dabenei eta, askotan, menpekotasuna dauen persona bat jagoteaz arduratzen diranetik, ikusezin bihurtzen diranei.

Jaialdiak irauten duen sei egunetan, artistek, tabernek eta dendek be barre-algarez beteko ditue Gasteizko kaleak eta modu aktiboan parte hartuko dabe hainbat ekimenen bidez, besteak beste, Irritxopote, umore grafikoko erakusketea erakusleihoetan Mintxo Cemillan bertako artistearen eskutik edo kaleko jarduerak edo animazinoa Abastos Plazan eta Alde Zaharreko Almendrako Azokan.

Igazko Komedialdian 10.000 persona batu ziran eta aurten kopuru hori gainditzea espero da, San Prudentzioko erromerietako jai esparruetara Armentiara eta Estibalizera hurreratuta.

Programea, komedialdia.com webgunean konsultatu daiteke.

Sarrerak

Ordainpeko ekintzetarako sarrerak salgai dagoz komedialdia.com-en. Garrantzitsua da nabarmentzea jaialdiak bultzatzen dituan ekintzetako asko doban dirala erakunde babesleen aldetik jasotako laguntzeari esker, besteak beste, Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Laboral Kutxa, Vital Fundazinoa, Michelin Fundazinoa, Diario de Noticias de Álava eta SER Vitoria, bai eta erakunde eta enpresa laguntzaile ugari be, edizio bakotxean bere harri-koskorra ekarten baitabe icebergaren punta distiratsuaren azpian dagoan alde ikusezina babesteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu