Antzerkia protagonista Aulestin
2023-03-22 09:36 KultureaADEL ArteDrama Euskal laborategiak programa betea dakar.
Apirilaren 10etik 15era, ohikoa dan legez, aurten be Pazko astean Aulesti antzerkiz beteko da. Egitarauari jagokonez, Hilaren 10ean, ATX Teatroak Balbea piezea erakutsiko dau. Kulunka Teatrok André eta Dorine eskainiko dau hurrengo egunean, 11n. Hilaren 12an, barriz, Itziar Maneroren txandea izango da Memoria izeneko lanagaz. Apirilaren 13an, Oier Zuñigak Eresia aurkeztuko dau. Metrokoadroka taldeak Zeozertan dabil baina ez dakit zertan antzeztuko dau hilaren 14an. Eta Hondamendia antzezlanak zarratuko ditu jardunaldiak 15ean, Artedrama eta Axut! konpainien eskutik.
Aulestiko Udala eta Artedrama dira antontzaileak.
Sarrerak Ilun-zar tabernan erosi daitekez.
Informazino gehiago eta antzezlan bakotxaren ezaugarriak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!