EU_SHAFE proiektua Bizkaian amaitu da

Bizkaie! 2023-03-22 08:05   Kulturea

Europako sei eskualdeen arteko jardunbide egokien truketea izan da asmoa.

Bizkaiko Foru Aldundia anfitrioia izan da asteon egindako europar proiektu honetan. Topaketak, besteak beste, Bilboko Guggenheim Museoan eta Euskalduna Jauregian egin dira.

Bizkaia buru izan dan proiektu honetan Europako Coimbra (Portugal), Esloveniako Zentroa (Eslovenia), Aarhuseko Udalerria (Danimarka), Louth (Irlanda) eta Hanburgo (Alemania) eskualdeek parte hartu dabe eta orain Foru Erakundeak martxan jarritako lehen etxeTIC zentroa eta Etxegoki bisitau ditue.

Europako EU_SHAFE (Europe Enabling Smart Healthy Age-friendly Enviroment) proiektuaren helburua alkarrekin ikasteko metodologian oinarrituta parte hartzen daben zazpi eskualdeetan lagunkoiak, osasungarriak eta adimentsuak diran inguruneen ikuspegi integraletik abiarazotako politikak eta ekimenak hobetzea da.

EU_SHAFE proiektua 2019an jarri eben martxan eta helburua da parte hartu daben Europako zazpi eskualdeen arteko lankidetzea.

Guggenheim Museoan egon dira eta proiektu guztiak Euskalduna Jauregian bateratu ditue; agertoki bi horreek Bilbo eta Bizkaiko eraldaketearen ikono dira, transizino soziosanitarioan etxeTIC proiektuak be izan nahi dauen moduan. Europako eskualdeetako ordezkariek Bizkaian martxan jarritako etxeTIC zerbitzu publikoa, EU_SHAFE proiektuaren jardunbide egokiaren adibidea, ezagutu dabe eta, era berean, Etxegoki, laguntzea daben apartamentuetara be hurreratu dira.

EU_SHAFE proiektuak 1.500.000 euroko finantziaketea izan dau Interrreg Europe programearen barruan. Programa hau Europar Batasunak Norvegia, Suitza eta Erresuma Batuarekin batera sortutako programa paneuroparra izan zan (2020ra arte). Ibilbidean zehar EU_SHAFE proiektuan 40 jardunbide egoki baino gehiago identifikau dira eta partzuergoko bazkideak -Coimbrako Eleizbarrutiko Cáritas, Razvojni Center Srca Slovenije, d.o.o., Center for Frihedsteknologi - Aarhus Kommune, Ollscoil Teicneolaíochta Baile Átha Cliath, ECHAlliance, Deustuko Unibersidadea, Frei und Hansestadt Hamburg, Behorde für Gesundheit und Verbraucherschutz, Louth County Council eta Bizkaiko Foru Aldundia- hainbat agintari publikogaz eta oinarrizko eragilegaz batu dira eskualde barruko nahiz eskualde arteko politikak ikasteko 50 ekitaldi ingurutan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu