100 jantzari inguruk emon dabe izena Euskal Herriko I. Gazteen Dantza Topaketan parte hartzeko
2023-03-21 13:29 KultureaIzena emoteko epea martiaren 24an amaituko da.
Ehun bat jantzarik emon dabe izena Gazteen Dantza Topaketan parte hartzeko. Hitzordu horretan 15 eta 25 urte bitarteko gazte jantzariek jantza taldeetan daben zereginari buruz hausnartuko dabe, baita taldeotan daben garrantziari buruz eta belaunaldi aldaketeak eragindako jantzari falteari eta holakoei aurre egiteko arazoei buruz be.
Izena emoteko epea amaitzeko hiru egun falta diranean, ehun bat jantzarik emon dabe izena dagoeneko Euskal Herriko I. Gazteen Dantza Topaketan parte hartzeko. Jantza taldeen belaunaldi erreleborik ezari urtenbidea bilatzea da helburu nagusia. Euskal Dantzarien Biltzarrak gazteen ahaldundutzearen alde egiten dau, taldeen bizitzan parte aktiboa izan daitezan. Taldeen etorkizunari begira gazteen presentziak eta ekintzek daben garrantzia ikusarazo gura jake.
Topaketea Araiako (Asparrena) jaiakaz batera egingo da eta hausnarketarako momentuak, jantzak, hartu-emonak, tradizinoa eta barrikuntze buztartzea da asmoa, parte-hartzaile bakotxarentzat ezinbesteko esperientzia izango dana.
Izena emoteko epea martiaren 24an amaituko da eta horretarako ondoko formularioa bete behar da.
Euskal Dantzarien Biltzarra
1965ean sortu zan, Euskal Herriko jantza, musika eta ohiturei eutsi, berreskuratu eta zabaltzeko helburuagaz. Dirua irabazteko asmorik bako alkarte soziokulturala da, euskal jantzak sustatu eta babesteko helburua dauena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!