'Sonos Mundi', BAS-Bilbao Arte Sakratua Bilbon
2023-03-20 10:54 MusikeaMartiaren 31tik apirilaren 4ra.
Bilboko Koral Elkarteak martiaren 31n kantauko dau eta Kingdom Choir (apirilak 1), Voces Suaves (apirilak 2), Les Éléments (apirilak 3) eta Lux Kodex (apirilak 4) taldeen kontzertuakaz jarraituko dau Bilboko Udalak atondutako zikloak. Arratsaldeko 19:30ean izango dira eta sarrerak martiaren 23tik aurrera erosi ahal izango dira, 8 euroan.
- Martiak 31, Bilboko Koral Alkartea
Bilboko Koral Alkarteak, Ana Otxoa sopranoa, Beñat Egiarte tenorea, Julen Garcia eta Juan Laboreria baritonoak eta Alberto Sáez Puente pianistea izango ditu lagun; Enrique Azurzaren zuzendaritzapean, Valentín Mª Zubiaurrek (Garain jaioa) sortutako “La Pasión de nuestro Señor Jesucristo” interpretauko dau. Bilboko abesbatza Gizakundearen Eleizara iritsiko da lana Erroman estreinau ondoren.
Kingdom Choir
- Apirilaren 1ean, Góspel musika sakratua izango dogu Bilbon, Kingdom Choir talde britainiarraren eskutik, 2018an Erresuma Batuko errege-ezkontzan abestu eban abesbatza. Karen Gibsonen gidaritzapean, errepertorioa interpretauko dabe, honako abesti honeekaz: “Total Praise”, “The Lord 's Prayer”, “Chases”, “Amen Medley”, “Oh Happy Day”, “Real Love”, “Blinded”, “Lovely Day”, “Amazing Grace”, “African Medley”, “Aretha Medley”, “Golden”, “SISS”, “Lean on Me extended”, “Gospel Anthem”, “Fix You”, “Wonderful World” eta “Stand By Me”.
Apirilak 2, Ahots Leunak
Heinrich Schütz-en, XVII. mendeko Germaniako konpositore ospetsuenetakoaren eta Johann Hermann Schein eta Samuel Scheidt haren garaikideen musika sakratuari ekingo deutso Voces Suavesek bere programan. Christina Boner eta Cornelia Fahrion sopranoa, Jan Thomer kontraltoa, Dan Dunkelblum eta Andrés Montilla-Acurero tenorra, Jean-Christophe Groffe baxua, Aki Noda organistea eta Vincent Flückiger tiorba izango dira protagonista.
Apirilak 3, Les Eklements
Apirilaren 3an, Les Éléments, Frantziako koru-jardueran protagonista nagusietako bat eta Frantziako Institutuko Arte Eder Akademiako Liliane Bettencourt saria jaso ebana, Mediterraneoko kultura eta garai askotan hara eta hona ibiliko da bere programeagaz. Johël Suhubietteren zuzendaritzapean eta Méditerranée Sacrée tituluko antxinako polifonia zahar eta modernoak jorratuko ditue hebreeraz, arabieraz, armenieraz, latinez eta antxinako grezieraz, Salomone Rossi, Tomás Luis de Victoria, Zad Moultaka, Alexandros Markeas, Llibre Vermell de Montserrat, Carlo Gesualdo eta Antonio Lottiren lanakaz.
Apirilak 4, Lux Kodex
Azkenik, apirilaren 4an, martitzenean, Lux Kodex tokiko taldeak, Fernando Latorrek zuzenduta, BAS 2023ren edizinoari amaierea emiongo deutso Canticum Canticorum kontzertuan, Itun Zaharreko Kantarik Ederrena liburuan oinarritutako polifonia.
Sarrerak
Martxoaren 23tik aurrera erosi ahal izango dira: Teatro Arriagako Txarteldegietan: Zapatuan, domekan, astelehenean eta martitzenean: 11:30-14:00h / 17:00-19:00h. Eguaztenean, eguenean eta barikaun: 11:30 - 14:00h / 17:00 a 20:00h.
www.teatroarriaga.eus webgunean eta Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxazainetan.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!