Cristina Rivera Garza eta Anjel Lertxundi: BBK Gutun Zuria Bilbao 2023 saridunak
2023-03-17 12:58 KultureaAnjel Lertxundik martiaren 28an edegiko dau jaialdia, Adan Kovacsics idazle eta itzultzaile txiletarragaz batera.
Gorka Martínez, BBK-ko Zuzendari Nagusia eta Cristina Rivera Garza.
Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea eta Anjel Lertxundi.
BBK Gutun Zuria Bilbao saria, Ohorezko makilea, Anjel Lertxundik eta Cristina Rivera Garza idazleek jaso dabe aurten. Euskal makila tradizionalaren bidez, persona bati errespetua eta autortzea adierazoten jakoz.
Eleberrigile, poeta, ipuingile eta saiakeragilea, Cristina Rivera Garza Mexikoko literatura garaikideko ahots garrantzitsuenetako bat da.
Anjel Lertxundi, barriz, idazle, literatur kritikari, kazetari eta gidoilaria, euskerazko literaturearen erreferentea da, 30 urte eta erdi baino gehiagoko ibilbide oparoa dauena ume eta gazte literaturako, eleberriko eta saiakerako lanetan.
Sariak gaur goizean emon ditue eta bertan egon dira Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea; Gorka Martínez, BBK-ko Zuzendari Nagusia eta Fernando Pérez, Azkuna Zentro ko zuzendaria, baita sarituak be.
Saria jaso ondoren, Cristina Rivera Garzak Isabel de Naverán jantza kuradorea eta idazleagaz berba egingo dau gaur arratsaldean (18:30ean, Kubo Baltzan).
Kontuak kontu, 2022ko edizinoan sortu zan BBK Gutun Zuria Bilbao Saria eta Miren Agur Meabek eta Theodor Kallifatides-ek jaso eben.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!