Eusko Ikaskuntzak eta El Correok hitzarmena sinatu dabe
2023-03-17 08:09 KultureaEzagutzaren sozializazinoa bultzatu eta talentua sustatzeko konpromisoa jasoten da.
Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako buruak eta José Miguel Santamaría El Correo-ko zuzendariak hiru urterako hitzarmena sinatu dabe. Akordioak erakunde bien aldeko konpromisoa jasoten du, jakintzan sakondu eta zabalkundea egiteko.
Eranskinean jasoten danaren arabera, El Correoren eta Eusko Ikaskuntzaren ordezkariek kalidade akademikoari, ikerketa-metodologia barritzaile eta egokiak apliketeari eta proiektuen bideragarritasunari laguntzeko deitutako lan-batzordeetan parte hartuko dabe.
El Correo-k Eusko Ikaskuntzaren jarduera eta proiektu nagusien barri emongo dau euskeraz eta gaztelaniaz eta 2024rako aurreikusitako Eusko Ikaskuntzearen Kongresuari jarraopen zehatza egingo deutso, egokitzat joten dituan ezaugarrien arabera. Bestalde, Eusko Ikaskuntzak alkarrizketa edo eretxi-artikulu esklusiboen bidez elikatuko dau egunkaria, eta zehaztutako gaietan sakondu leikien adituak identifiketan lagunduko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!