Doinuele, Euskerazko Plazen Sarea

Bizkaie! 2023-03-16 07:50   Kulturea

Martiaren 24an eta 25ean, Geure Gelatik Liburu Azokea izango da, Azkoitian.



Oraingoz zortzi herritako ordezkariak dagoz: Azkoitia, Baztan, Galdakao, Hernani, Lazkao, Sara, Zarautz eta Ziburu. Zortzi herri eta hautu bat: euskera hutsezko azokak eta plazak atontzea euskal literaturea eta musikagintzea sustatzeko.

Doinuele sareko kide eta ordezkariek eta erakunde honeetako ordezkariek be parte hartu dabe Bilboko Bira Kulturan batu diranak: Idazleen Alkartea, Editoreen Alkartea eta Itzultzaileen Alkartea.

Batu eta saretzea erabagi dogu, berbea eta musikea buztartuz Doinuele izentauta gure sarea eta biak irudikatzen dituan logoa hautatuz.

Euskera hutsezko publikoa indartzea dabe helburu: Euskeraz bizi dan sarea zabaltzea; azokak errentagarri egitea, jentetsuak eta biziak, anitzak, euskerearen komunidadearen topaleku eta ispilu; kultura sortzaileak, idazle eta musikariak, ilustratzaileak eta itzultzaileak, editoreak eta literatur aldizkariak babestea; euskalduna dan jentea liburu-diskoetara ekartea eta liburu-diskoak herritarrei hurreratze; euskerazko liburu eta diskogintzearen aniztasun eta aberastasuna plazan ikusarazotea.

2023ko egitaraua

- Urtarrilaren 20tik 29ra: (H)ilbeltza, Baztanen.

- Martiaren 24an eat 25ean, Geure Gelatik Liburu Azokea, Azkoitian.

- Apirilaren 27tik 3oera, Sormene, Galdakaon.

- Maiatzaren 5etik 7ra, Literaturia, Zarautzen.

- Bagilaren 3an, Ziburuko Liburu eta Disko Azokea.

- Irailaren 30ean, Hernaniko Liburu Azokea.

- Urriaren 20aan eta 21ean, Ikusi Makusi, Saran,

- Abenduaren 15etik 17ra, Lazkaoko Liburu eta Disko Azokea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu