2023/04/01 .

Bilboko BBK Salan. | Antzerkia

'Buho'. TITZINA TEATRO

.

BBK Salak Antzerkiaren Munduko Eguna (martiak 27) ospatu nahi izan dau aurten, oroimena eta haren galerea gaitzat hartuta. Efemeridea astelehenean izango danez, lehen hitzordua egun batzuk lehenago izango da, hilaren 24an, barikuan, euskerazko antzerkia aldarrikatzen dauen Agurra antzezlanagaz. Ondoren, nazinoarteko ospakizunaren aste berean, baina zapatuan (apirilak 1), Titzina Teatro kataluniar konpainiaren Búho programau da. Titzina Teatro Estaduko antzerki garaikidearen benetako erreferenteak dira eta kasu honetan, amnesia sufriduten daben personen bizipenak jorratzen ditue. 

Ikuskizun bietarako sarrerak Kutxabank sarean dago salgai eta azken prezioa 12 €-koa da (% 50eko deskontua Kutxabank txartelakaz).


Erretratua: © Quim Cabeza

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu