TotalEnergies Vitoria-Gasteiz Martín Fiz Maratoia maiatzaren 14an izango da

Bizkaie! 2023-03-16 08:49   Kirola

3.000 atleta baino gehiago izango dira.



‘Munduko txapeldun’ eta hitzorduaren zuzendari teknikoa pozik azaldu da 2003an jarduera apal eta apustu umil eta zehe lez hasi zaneko ha atletismoaren erreferente baita gaur egun: Errealidade bihurtutako amesa da, adierazo dau.

Distantziaren homologazino ofizialari esker, Espainiako Atletismo Errege Federazinoaren (RFEA) egutegian txertatu da eta ikusgarritasun bikaina erantsi deutso.

Ibilbide oso erakargarria atondu dabe, bai lasterketan parte hartuko dabenentzat, bai atletismoaren jai horren harian herritarren parte-hartzerako be. Holan, 21k-k eta 42k-k urigunea zeharkatuko dabe: 18. eta 20. kilometroen bitartean Frantzia kalea egingo dabe Artium Museotik igaroz eta Foru Plazara egingo dabe gero, uriaren bihotzeraino heltzeko, Andre Maria Zuriaren plazara, hain zuzen be. Horraino maratoi erdia egiten dabenek; Filipides-en urratsei jarraitzen deutsenak, barriz, Floridako Kioskorako bidea hartuko dabe.

Horrezaz gan, urteurrenaren harian, Kamel Ziani izango da 10k-ko distantzian; atleta horren esku dago oraindino 42k-ko errekorra, 2:12:57ko denporeagaz. Horregaz batera, Nieves Zarzak, azken hiru hamarkadetako euskal iraupeneko erreferente handiak be hartuko du parte, erretiroa hartuta ere herri-lasterketakaz jarraitzen baitau.

Lasterketeak distantzia ertaineko eta maratoiko ibilbideetan sartutako barritasuna da azkarra izaten jarraitzen dauela eta profil lauari eusten deutsola (35 metroko desnibela besterik ez dau), bihurgune gitxi eta zuzengune luzeak dituen kale zabaletatik ibiliko da, nahi dauenak bere onena emoteko moduan”.

Txikiak lau kategoriatan joango dira (0 urtetik 5 urtera, 6 urtetik 9 urtera, 10 urtetik 13 urtera eta 14 urtetik 16 urtera) eta Martín Fizentzat esangura berezia daben lekuan egingo dabe korrika Prado parkean, hain zuzen be: Hantxe entrenenetan neban bueltak emon eta emon, egun nazeneraino heldu arte. Leku hori, orain, munduko atletismoaren erdigune bihurtu da. Oso berezia da txikiak hor ikustea.

Fizek Espainiako TotalEnergies Electricidad y Gas konpainiaren presidente Javier Sáenz de Jubera, Ana Del Val Kultura eta Kirol foru diputadua, Livia López Kirol eta Osasun zinegotzia eta Aitor V. Morell lasterketearen zuzendaria izan ditu alboan aurkezpenean. Herri izakerea nabarmendu dabe, osasuna eta ohitura
osasungarriak lehen lerroan jarriz, kirolagaz eta giza balioakaz bat eginda, izan be, txikien izen-emoteetan batzen dan guztia Arabako Ume Minbizidunen Gurasoen Alkartearentzat (ASPANAFOA) izango da.

Gogoratu behar da izen-emote prozesuan ondoko deskontu bereziak dagozala talde eta klubentzat:

• 5-9 parte-hartzaile: %5

• 10-14 parte-hartzaile: %7

• 15 parte-hartzailetik gora: %10

Atontzaileek iragarri dabe 42k, 21k eta 10k distantzietako lasterkarien poltsek opari berezi bat izango dabela, kamiseta ofizialaz gan. Bestetik, lasterketea amaitzen daben atletek finisher lepoko bat jasoko dabe eta garaikurrak emongo jakez lehen eta bigarren sailkatuei, edade-tarteen arabera, TotalEnergies Vitoria-Gasteiz Martín Fiz Maratoia bereizten dauen herri izakerako kirolaren aldeko apustua nabarmenduz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu