Etorkinei eta Errefuxiatuei harrerea egiteko Lehen Zeharkako Plana aurkeztuko dabe Getxon

Bizkaie! 2023-03-16 07:58   Kulturea

Martiaren 20an, Romo Kultur Etxean.

Getxoko Udalak egindako Etorkinei eta Errefuxiatuei harrerea egiteko lehen Zeharkako Planaren aurkezpen-ekitaldia izango da datorren astelehenean, martiaren 20an, Romo Kultur Etxean. Legegintzaldi Planaren barrukoa, hiru urte inguruz egindako partaidetza-lanaren emoitzea da Plana, tokiko gobernantzaeren testuinguruan harrera-proposamenak modu komunitarioan eregiteko helburuari eutsiz.

Mahai-inguru baten bitartez izango dan Planaren aurkezpenaz gan, Blanca Garcés Macareñas, Migrazinoen arloko ikertzaile seniorrak eta CIDOBeko (Bartzelona Centre for International Affairs) ikerketa-koordinatzaileak Repensando la acogida. Una Mirada desde lo local izenburuko berbaldia eskainiko dau.

Carmen Díaz Gizarte Kohesinoko zinegotziak nabarmendu dau Zeharkako Harrera Planaren aurkezpena oso data garrantzitsua da Getxorentzat. Harrera Uria izatea Gobernu Taldearen Legegintzaldi Planean zehaztutako 10 ardatzetako bat da. Harrera eredua, bardintasunaren eta kultura arteko bizikidetzearen balioetan oinarritua eta bere burua askotarikotzat dauen eta bere kultura-aniztasuna gizarte-abantailatzat joten dauen udalerria izatean. Plan honi esker aurre egin nahi deutsagu harrera-momentutik bertatik Getxo eregiteko erronkeari, migrazinoa herritar guztientzako aukerak eregiteko fenomenoa izango baita. Izan be, harrerearen bidez lotura eta aliantza eregi nahi dira, etorkizuneko erronkei alkarregaz aurre egiteko. Getxon, bizilagun barriak abegi onez hartzeko giroa sortzen daben herritarrak ditugu, etorkizun posible eta hobe bati begiratzen deutson uria eregiteko prozesuan partaidetza aktiboa dabenak, batu nahi daben herritarrakaz batera.

Hurreratu nahi daben personek izena emon beharko dabe 944 713 601 telefono zenbakiaren edo getxoharreraplana@gmail.com helbide elektronikoaren bidez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu