Chillida Lekuk eta Tabakalerak artearen eta paisajearen inguruko lehen egoitza artistikoa iragarri dabe
2023-03-15 10:42 KultureaProiektu bakarra aukeratuko da 8 asteko egoitza artistikotarako.
Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 3ra arte egongo da zabalik.
Artea eta paisaia da Chillida Lekuk eta Tabakalerak alkarregaz egiten daben artistentzako lehen egoitzearen gaia.
Arte garaikidearen, espazio publikoaren eta paisajearen arteko hartu-emonei lotutako sorkuntza eta ikerketa artistikoa sustatzeko helburuari eutsiz, programeak produkzio prozesuak babesten eta laguntzea eskaintzen dau, bai kontzeptuari jagokonez, bai produkziboari jagokonez be.
2023ko urritik abendura bitartean zortzi astez jorratuko dan egoitzarako hautatutako proiektuak Tabakaleran ostatua eta lan estudioa izateko aukerea izango dau, baita Medialab Tabakaleraren baliabide eta funts guztietarako eta Chillida Lekuren instalazinoetarako sarbidea ere.
Deialdia testuinguru artistiko barriak aztertu eta arteari eta paisajeari lotutako ikerketa eta sorkun tza artistikoko proiektu bat landu nahi daben edozein nazionalidadetako artistei zuzenduta dago. Egoitzeak gogoan hartuko ditu jatorrizko lekutik egindako joan-etorriko bidaiak, 2.000 euro dietetarako eta 1.500 euro gehienez proiektua egoitzearen esparruan garatzeko.
Programa horren bidez, sare eta zirkuitu artistiko barriak bultzatu nahi dira, hainbat eragile eta euren proiektuak alkarregaz biziko diran gune bat sortu eta egoiliarren eta hainbat nazionalidadetako eragile konbidatuen arteko lankidetzak bultzatu.
Izena emoteko eta eskabideak aurkezteko epea apirilaren 3an amaituko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!