XVI. Blas de Otero – Ángela Figuera Nazinoarteko Poesia Sariaren deialdia egin dau Bilboko Udalak
2023-03-15 10:07 Kulturea5.500 euroko saria dago modalidade bakotxerako: euskerazkoa eta gaztelaniazkoa.
Bilboko Udalak Poesiaren Nazinoarteko Sariaren deialdia egin dau, Blas de Oteroz gan, Angela Figuera poeta bilbotarra be omentzeko.
Lehiaketa honen hamaseigarren edizinoak gaur, martiak 15, edegi dau deialdian parte hartzeko interesa daben egileek poema-liburuak bialtzeko epea. Modalidade bitan parte hartu ahal izango dabe, euskeraz eta gaztelaniaz. Deialdia maiatzaren 30ean zarratuko da.
Poema-liburuak helbide honetara bialdu behar dira: www.bilbao.eus/premioblasdeotero-angelafiguera gaztelaniaz idatzitako obretarako eta www.bilbao.eus/blasdeotero-angelafigueralehiaketa euskerazko obretarako.
Formatu digitalean baino ez dira onartuko eta gitxienez 500 bertso eta gehienez 1.000 izango ditue. Gaia, errimea eta obren neurria libreak dira.
Blas de Otero – Ángela Figuera Nazinoarteko Poesia Sarian edozein nazionalidade edo bizilekutako egileek parte hartu leikie. Parte hartzen daben poema-liburuek originalak eta argitaratu bakoak izan behar dabe nahitaez eta ez da onartuko aurretik beste lehiaketa batzuetan sarituak izatea, ezta akzesit bidez autortuak izatea be. Lehiaketan ez dira jatorrizko lan gisa onartuko aukeratzen dan modalidadea ez dan beste hizkuntza batetik itzulitako lanik.
Aurreko edizinoan sarituak izan ziran Francisco Javier Gilabert Sánchez Todavía el asombro lanagaitik; eta Juan Ramón Madariaga Abaitua Beste Piztia Batzuk obreagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!