400 gazte eta gaztetxo inguru batuko dira zapatuan Gernikan

Bizkaie! 2023-03-15 08:44   Pil-pilean

Jesusegaz Hobe! lemapean pasauko dabe eguna.

Durangaldeko, Zornotzako, Galdakaoko, Lea-Artibaiko zein Urdaibaiko gazte taldeak eta Mungia eta Algortako eskaut taldeak zapatuan 10:00etan dabe hitzordua Gernikan. Parrokietako eta eskaut taldeetako gazte eta nerabeek badakie non dan aurtengo hitzordua.

Goizeko 10:30ean mezea izango da Andra Mari parrokian, Joseba Segura Bilboko Gotzaina buru dala.

Ondoren, olgetak eta beste jarduera batzukizango ditue San Fidel Ikastolan, edadearen arabera hiru multzo eginaz: 8/12 urtekoak, 13/14 urtekoak eta 15/18 bitartekoak, euren begiraleak lagunduta.

Ikastolako patioan edo polikiroldegian izango da bazkaria, eguraldiaren arabera. Arratsaldean, jantzaldia eta jolasak izango ditue. Arratsaldeko 17:30ean ikastolan erabilitako guneak garbitu eta agur eskauta abestuz bueltauko dira euren herrietara.

“Gehienak trenez etorriko dira, baina autobus batzuk be prest dira neska-mutilok Gernikara ekarteko” esan dau Esther Crespok, topaketearen koordinatzaileak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu