Gobernu Kontseiluak Kultura 2028 Plan Estrategikoa onartu dau

Bizkaie! 2023-03-15 08:28   Kulturea

Helburua da kulturea gizartearen erdigunean kokatzea.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeroaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin dau Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, besteak beste, bileran onatutako Kultura 2028 Plan Estrategikoa azaltzeko. Plan hau XII. Legealdian zehar onartzea aurreikusitako Gobernu mailako 16 Plan Estrategikoetako bat da.

Kultura sailburuak nabarmendu dauenez, Kultura 2028 Plan Estrategikoaren oinarrian dago kultura gizartearen eta erakundeen politika publikoen erdigunean kokatu nahia. Zupiriak adierazo dauenez, kultura politiken erdigunean jarten ditu herritarrak, euren beharrei eta gizarte osoaren ongizateari erantzunak emon nahi deutseelarik: “Plan honek aldarrikatzen dau Herri batek, gizarte batek, kulturea behar dauela bere eraketarako eta kohesinorako eta kultureak egiten gaituala gizaki, egiten gaituala Herri. Kultureak gure komunidade kultural eta politikoaren sendotasuna eta gure hizkuntzearen bizitasuna indartzen ditu. Eta kulturea, herri erronka bezela gura dau gizarte bardinzaleago, anitzago eta kohesionatuagoa eregiteko tresna eta bidea dalako”, azpimarratu dau.

Hurrengo sei urteetako kultura politikei begira, Kultura 2028 Plan Estrategikoan, alde batetik, hiru ardatz finkatzen dira: Sorkuntzea, eskaintzea eta transmisinoa; eta, bestetik, zeharkako konpromiso bi ezartzen dira: Euskerearen normalizazinoa eta sustapena eta emakume eta gizonen bardintasuna. Eta azkenik, egiteko modu batean oinarritzen da Plana: Auzolanean.

Plan honek 2022-2028 aldian Euskadi osoko kultura politiken konpartidutako bide-orri izan nahi dau, hau da, herri erakunde guztientzako erreferentzia eta markoa. Horregaitik, Kultura 2028 Plan Estrategikoaren indarraldia Foru Aldundi eta Udalen legealdi barrira eta Eusko Jaurlaritzearen hurrengo legealdi osora luzatuko da.

Bestalde, Planak aurreikuspen ekonomikoa dakar 2023-2025 aldirako (eta 2025ean barrikusi eta osotu egingo da 2026-2028 aldirako). Plangintza
ekonomikoari jagokonean, Kultura Sailburuordetzearen 293 miloe euro aurreikusten dira 2022-2025 aldirako.

Eta azkenik, Kultura 2028 Plan Estrategikoak planaren jarraipen eta ebaluazino sistema bat be finkatu dau, jagokozan adierazleen jarraipena egingo dalarik.

Azken buruan, Gobernu-kontseiluak gizartean bizikidetzea, giza eskubideen errespetua, enpatia eta alkartasuna sustatzea helburu dauen dirulaguntzen deialdia be baimendu dau gaurko bileran. Danetara, 250.000 euro erabiliko dira 2023ko udalen eta ganerako tokiko erakundeen bizikidetzeari eta giza eskubideei buruzko proiektuak. Bizikidetzearen eta giza eskubideen arloetan, deialdiak hartzen dituan programen eta ekintzen helburuen artean dagoz konpromisoa bultzatzea giza duintasunagaz, giza eskubideakaz eta batasunezko bizikidetzeagaz; baita gizartean edozein indarkeria, terrorismo edo giza eskubideen urraketei zilegitasuna kentzen deutson kontzientzia kritikoa bultzatzea be. Dibersidadeari eta alkartasunari jagokonez, barrubatzen ditue dibersidadearen kudeaketa egokia, arrazakeriaren, xenofobiaren eta beste gorroto-delitu batzuen prebentzinoa bultzatzen dituen ekintzak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu