Euskera modernoaren hiztegirik zehatzena aurkeztu dabe
2023-03-15 07:50 KultureaEgungo Euskerearen Hiztegia 25 miloe testu-berbaz osotutako corpusean oinarritzen da.
Egungo Euskerearen Hiztegia (EEH) proiektu erraldoia amaitu barri dau UPV/EHUko Euskera Institutuak. Lanari 2008. urtean ekin eutsen eta 15 urte behar izan dira amaitzeko. Aparta da, papelean argitaratuko balitx, kalkuletan da 30 bat liburuki beharko litzatekezala, 16.000 bat orrialde. Egungo Euskerearen Hiztegian 70.751 sarrera, 251.153 adiera, 529.227 adibide eta 663.172 berba multzo dagoz.
Gaur goizean, prentsaurrekoan aurkeztutako Egungo Euskerearen Hiztegia (EEH) da momentu honetan euskera-euskera hiztegirik zehatzena eta nahi dauenak UPV/EHUren webgunean konsultau leike.
Erabilera errealean oinarritutako hiztegia da. Oinarri legez Ereduzko Prosa Gaur corpusa hartu da, hori be Euskera Institutuak landutakoa. Corpus horretako berba guztiak jaso ditu Egungo Euskerearen Hiztegiak eta horrek emon deutso dauen neurria.
Proiektuaren beste ezaugarri garrantzitsu bat azpimarratu behar da, erabilgarritasuna, edegitasuna, hain zuzen be.
Hiztegi honetan interesa daben lagun guztien eskura egongo da. Horrek Euskal Herriko Unibersidadearen nortasuna islatzen dau: Gure lan guztia, beti, euskal gizartearen eta gure kulturearen onerako zuzendua dagoala. Gure unibersiade publikoa bide horretan eta beste batzuetan be badago baina, duda barik, erakunde erabagigarrietako bat da euskal hizkuntzea eta kulturea jagon eta jorratzeko. Zeregin horretan Euskera Institutuaren lana oinarrizkoa izan da eta izango da, nabarmendu dau Eva Ferreira errektoreak.
Hiztegi hori euskera modernoaren zehatzena eta zabalena izango da: Erreferente izango da, hiztegiaren izenak dinoan lez, egungo euskerearen lexikoa jasoten baitau. Egungo Euskerearen Hiztegia 2000-2006 urte bitartean publikautako 25 miloei testu-berbaz osotutako corpusean oinarritzen da, Ereduzko Prosa Gaur corpusean, adierazo dau Itziar San Martinek, Euskera Institutuko zuzendariak.
Hiztegiko sarreretan berbea agiri dan testuingurua erakusten da, baita iturburua be, hau da, nork non
erabili dauen. Horrezaz gan, berba multzoen maiztasunen inguruko informazinoa be jasoten dau, hau da,
berba jakin bat zein beste berbakaz erabilten dan, gitxienez hiru aldiz.
Lana Ibon Sarasola, UPV/EHUko irakasle ohi, Euskaltzain emeritu eta hizkuntzalari eta filologoaren
gidaritzapean egin da eta berak gauzatua da lexikografia lanaren parterik handi-handiena.
Egungo Euskerearen Hiztegia
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!