Oihana Vicente artisteak nerabeeentzako ikus-entzunezkoa jarri dau martxan
2023-03-14 10:11 KultureaTailerra apirilaren 18tik bagilaren 27ra izango da, martitzen guztietan.
Oihana Vicentek REEL CINEMA_filming movies randomly ikus-entzunezko tailerra eskainiko dau Azkuna Zentroan Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroan. Nerabeei zuzendutako tailer honen erronkea film bat sortzea da, zinemearen, bideoartearen eta new medien egiturak eta baliabideak, gaur egun sare sozialekeskaintzen deukuezan bitartekoak buztartuz.
Parte-hartzaileek aukeratutako film, bideo eta gaurkotasuneko bestelako eduki grafiko, literario edo musikalen eszenen bersinoak egingo ditue smartphoneekaz filmauko diranak.
Oihana Vicente artista eta aktoreak Babestu, Sorkuntzea suspertzeko programearen arloan jorratu dau proiektu hau eta arte eszenikoetako eta
ikus-entzunezkoetako beste profesional batzuekaz batera gidatuko dau taldea.
Tailerra martitzenero izango da eta parte hartzeko info@azkunazentroa.eus helbidera eskaera bat bialdu beharko da martiaren 21a baino lehen eta 12 persona hautatuko dira. Hautaketearen emoitzak martiaren 27an jakinarazoko dira. Pertsona bakotxaren izen-abizenak, ikastaroa eta ikastetxearen izena bialdu beharko dira, motibazino gutun edo bideo bategaz.
Oihana Vicente (Bilboo, 1984)
Artista eta aktorea. Orain arte antzerkiaren, performatiboaren eta eskultura-instalazinoaren arloan lan egin dau. BiGGeR_artea eta garapena diseinau eta zuzentzen dau, ideak sortzeko eta errealidadera igaroteko beharrezko baldintzak ahalbidetzen dituen esperientziak sortzeko espazio bat.
Babestu: Sorkuntza garaikidea laguntzeko programea:
Babestu artisten zerbitzura dagoan tresna bat da, Zentroaren ekimenakaz eta ekintza-arloakaz sormen-proiektuak jorratzeko. Gainera, Babestu programeak arte garaikideari buruzko hausnarketa bat egin deien animetan ditu komunidade publikoak, eztabaidak sortuz eta kultura eraldaketarako tresna lez kokatuz.
REEL CINEMA_filming movies randomly
Apirilaren 18tik bagilaren 27ra.
Ordua: Martitzenero: 18:00retatik 20:00retara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!