Isabel Gallego Gorria Eskola, El Carmelo Ikastetxea eta Egiluze Hijas de la Cruz Ikastetxea, Euskadiko irabazleak

Bizkaie! 2023-03-14 09:29   Kulturea

Euskadin, 19 ikastetxetako 1.462 ikaslek hartu dabe parte. 

ONCE Gizarte Taldearen 39. Lehiaketea irabazi dabenak dira. Oraingo honetan, irakasle eta ikasleei konbida egin jake traba bako uriak eta udalerriak bultzatzeko lanak egin deiezan, persona guztiak gizarteratzeko eta hareengana jeltzeko bide legez.

Gorabehera handiko gizartean, teknologia barrien irisgarritasunaren burrukea irabazi egiten da batzuetan baina garraiobide barriak sartzea (patineteak, auto eta motor elektrikoak, bizikleta elektrikoak eta beste tresna batzuk) eta persona asko arriskuan jarten dituen beste traba batzuk sartzea erabagigarria izan daiterke. Horregaitik, hezkuntza-sensibilizazinoko ohiko programa tradizional honek egungo proposamen pedagogiko erakargarria dakar LOMLOEn oinarritua, talde- lana, laguntasuna, inklusiboa eta bardintasuna lako balioak hezkuntza-etapatik bultzatzeko.

Ikasgela osoetan parte hartu da eta olana bat egin behar izan da, publizidade-hesitzat, traba bako uria eta gizarte inklusiboa lortzearen garrantzia nabarmenduz. Olana hori arbel digital baten bidez aurkeztu da, edizino honetarako sortutako plataforman bertan.

ONCE Gizarte Taldearen 39. Eskola-lehiaketa honetan 2.463 ikastetxe publiko, itundu eta pribatuko 137.275 ikaslek eta 2.795 irakaslek parte hartu dabe, Lehen Hezkuntzatik Bigarren Hezkuntzara, Hezkuntza Berezira eta Lanbide Heziketara.

Lan hori egiteko, irakasleek gaikako egindako material didaktikoa (online formatuan) izan dabe eskura, ezintasu muetei eta irisgarritasunari buruzkoa eta horreek lagungarri izan dira edizino honetako gaien parte-hartzea eta ulermena errazteko.

Material horreen guztien artean, ONCITY nabarmentzen da, ONCE Gizarte Taldeak edade, baldintza eta profil guztietarako sustatutako lehen bideojoko hezigarri eta irisgarria. Aurten 25.382 ikaslek erabili dabe bideojoko hau.

Doban eta mundu guztiarentzat libre dago, 12 minijoko, 30 galdera baino gehiago eta ezusteko eduki dibertigarriak eskaintzen ditu, besteak beste, film, telesail edo familia- planen gomendioak, dana testu erraz eta ahotsez iruzkinduak.

Euskadiko epaimahaiak modu berezian balorau ditu aurkeztutako lanen sormena, kalidadea, mezua eta eskuragarritasuna.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu