2023/03/13 - 2023/03/16
Donostian. | JardunaldiakdFERIA. 'Fake'. XXIX. Arte Eszenikoak
Edizino honetako gaia FAKE izango da, ardatz horren inguruan garatuko da 2023ko programazinoa: 28 konpainiaren 28 ikuskizun eta 44 emonaldi izango dira Donostiako hainbat lekutan.
2023ko programazinoak maila handiko ikuskizunak izango ditu. Nobedade legez zirku ikuskizun bat izango da (Gap of 42, Chris Iris), helduentzako txotxongiloak (Celestina infernal, Teatro Corsario) eta nazinorte mailan ezaguna dan Diptych: The missing door and The lost room jantza piezea.
dFERIAren aurtengo kartelaren sortzailea Jokin Oregi —#MrSortwo— dogu. Egilearen eretxiz, irudiak, eszenografia eta antzerkiaren funtsa abstrakzinoagaz eta figurazinoagaz nahasten ditu, brotxakada pare bategaz antzerki oihal bat irudikatuz eta paisaje bat asmetako bertan sortzen diran espazioakaz jolastuz.
Gaiari jagokonez, antzerkiari beti autortu jako gizartea eraldatzeko eta espiritu kritikoa lantzeko tresna ona dala. Kasu honetan, dFERIAk gizartearen desinformazino gero eta handiagoa jorratuko dau, Fakeak ardatz hartuta. Zurrumurruak, guzurrak, faltsukeriak, iruzurrak, engainuak, amarruak, guzurrezko salaketak eta aldrebeskeriak jorratuko dira. Teknologia barrien erabilera masiboagaitik (blockchain...) eta espiritu kritiko gero eta apalagoa dauen gizarte batean gizabanakoak manipuletako ahalmen gero eta handiagoagaitik, informazinoa zabaltzea ze erraza dan ikustea.
Informazino gehiago eta egitaraua hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!