UPV/EHUk zazpi lankide omendu ditu

Bizkaie! 2023-03-13 09:49   Kulturea

Bardintasunaren alde erakutsitako konpromisoagaitik.

Hamaika ikaslek jaso ditue Gradu Amaierako Lan, Master Amaierako Lan eta Tesi onenen sariak, bardintasun ikuspegiari eutsiz.

Euskal Herriko Unibersidadeak ekitaldi instituzionala egin dau, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultadeko Areto Nagusian, Donostian. Ekitaldiaren buru Eva Ferreira errektorea izan da eta bertan unibersidadeko zazpi kide omendu ditue emakumeen eskubideen defentsan egindako ibilbideagaitik: Mari Luz Esteban Galarza (Arteak eta Giza Zientziak); Mirari Antxustegi Bengoetxea (Zientziak); Paz De Corral Gargallo (Osasun Zientziak); Maggy Barrère Unzueta (Gizarte eta Lege Zientziak); Enkarni Gómez Genua (Injinerutza eta Arkitekturea); Lourdes Arrien Marina (Administrazino eta Zerbitzuetako langileak); eta, in memoriam, Vicky Ateca Amestoy.

Eva Ferreira UPV/EHUko errektoreak emakume horreek bardintasunaren alde daben konpromisoa nabarmendu dau: Zuen kasuan, egindako lana saritu dogu, baina belaunaldi gazteenei begira, ereduak eta erreferenteak behar dituen emakume horreentzat gidari izateko gaitasuna be saritzen dogu. Erreferente horreek ez dira falta, historian zehar ez dira inoiz falta izan, baina sarritan ikusezin geratu dira. Orain, zorionez, holakorik ez da jazoten.

Era berean, Francisca de Aculodi, María Goyri eta Micaela Portilla sariak emon jakez genero ikuspegidun gradu amaierako lanei, master amaierako lanei eta tesiei, hurranez hurran. Sarituak izan dira GrALen egile honeek, Arte eta Giza Zientzietan, Eneko Sagarzazu Martínez eta Alejandro Rodríguez Schnell; Injinerutza eta Arkitekturan, Ander Barrio Campos; Zientzietan, Cristina Arranz San Pedro; Gizarte eta Lege Zientzietan, Enara Tapia Larrakoetxea eta María López Morales, eta Osasun Zientzietan, Miren Santos Erice eta Amaia Martinez Galdós; MALetann, Noelia Ponte Alonso eta tesietan, saria Irati Leon Hernandez eta akzesita, Itxaso Fernandez Astobiza.

Errektoreak adoerazo dauenez, sari honeek esker oneko eta ospakizunerako aukerea dira. Baina jakintzearen arlo guztietan lanak egitearen garrantzia nabarmendu nahi dot, horrek ezagutzea empten baiteusku generoaren ikuspegitik. Ikerketea ezinbestekoa da diagnostiko egokiak egiteko. Zuen lanek erakusten dabe Euskal Herriko Unibersidadean bardintasuna oso errotuta dagoan balioa dala, politika aktiboak sortzeaz gan, ikerketa-dimensinoa be badauelako.

Ekitaldia amaitzeko, bertsoak kantau ditue Alaia Martinek eta Miren Amurizak, Amaia Agirre gai-jartzaile ebela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu