Pabilioi 6ko Antzerki Arina Jardunaldiak martiaren 17an hasiko dira
2023-03-10 12:11 KultureaApirilaren 9a izango da azken eguna.
2014ko urtarrilean antzerki arineko lehen jardunaldiak egin ziran. Lehenengo urtean edizino bi egin ziran, eta bigarren urtetik aurrera, urteroko egiten zan, udabarriagaz eta Aste Santuagaz batera. Publikoak eta antzezleek maite dituen jardunaldi honeen hamargarren edizinoa da.
Urte honeetan guztietan, 130 pieza baino gehiago ikusi ahal izan dira, horreetatik 90 estreinaubakoak, jardunaldietarako berariaz sortuak; 19 konbidatuk (jdaborduko estreinauta egozalako edo oinarriak beteten ez zituelako) eta 24 euskerazkoak (hirugarren edizinoan Kriselu saria sortu eben, euskerazko lan onenaren saria, eta ordutik aurrera urtero egon da euskerazko antzerki laburra). Danetara, 300 antzezle baino gehiago igaro dira jardunaldietatik.
Datu horreek jardunaldienk izaten daben erantzun bikaina berresten dabe eta urteko hitzordu aitagarria izaten da formatu txikiko antzerkiaren esparruan. Hamargarren edizino honetan 16 estreinaldi absolutu eskainiko dira. Astegoienetan 4 pieza ikusi ahal izango dira (3 gaztelaniaz eta 1 euskeraz). Antzezlanak Pabilioi 6an antzeztuko dira eta antzezlanak bariku eta zapatu arratsaldeetan (19:30etik aurrera) eta domeketan (saio bikotxa), goizez (12:00etatik aurrera) eta arratsaldez (19:00etatik aurrera) izango dira.
Sarrerei jagokenez, bonu mueta bi egongo dira. Bi piezako Bonu Itxiak 10 euroan egongo dira salgai. Eta 4 piezako Bonu Itxiak 17 euroan. 4 piezako Bonuak www.pabellon6.org webgunean eta txarteldegian erreserbau ahal izango dira eta pieza biko Bonuak emonaldiaren egunean bertan baino ez leihatilan.
Jardunaldiak Pabilioi 6 Arte Eszenikoen Sortzaileen Alkarteak sustatzen ditu, Bilboko Udaleko Kultura Arloaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Café Bilbao / Tartean Teatroaren eta Pabilioi 6 Antzerki Laborategiaren laguntzeari esker.
Edizino honetan be sari honeek emongo dira: Alex Angulo Saria muntaia onenari (Bilboko Udalaren Kultura Sailaren dirulaguntzeari esker), Kriselu Saria euskerazko lan onenari (Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntzeari esker), Café Bar Bilbao – Tartean Teatroa Sari berezia, produkzinoarako laguntzea, Antzezle Onenaren Saria Pabilioi 6 Antzerki Laborategiaren eskutik eta Publikoaren Saria.
Ondokoak dira hautatutako obrak:
CANCIONES TRISTES PARA GENTE ALEGRE
DAME UN SILBIDITO
DESMONTANDO A JUSTINA
DESNUDARSE
DUZHE DOBRE
EL CONSERJE
EL LUTIER
FIKZIOHESIOA
HAMALAU
LA BANCA GANA
LAS ZORRAS DEL POZO
¿ME DEJAS DARLE EL BIBERÓN?
PASTATXO BAT?
UN 6, UN 4 Y UNA CURVA PARABÓLICA
VALIENTE PRINCESA, PROZAC Y OTROS CUENTOS
VINAGRE
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!