Isabel Larrakoetxea eta Guillermo Barandiarán, Deustuko eta Injineruen 41. Estropadako amabitxi eta aitabitxiak
2023-03-10 08:15 KirolaUnibersidadeko arraun probearen 41. edizinoa martiaren 31n izango da.
Datorren eguenean, martiaren 16an, 18:30ean, Bilboko Itsasmuseum-en, Erronkearen ekitaldia egingo da Injineruen eta Deustuko tripulatzaileen artean jagokezan aitabitxiek lagunduta: Isabel Larrakoetxea Injineruen amabitxia eta Guillermo Barandiaránen aitabitxia.
1995ean lehen aldiz egin zan jai-ekitaldi akademiko honetan, aurreko edizinoan irabazi ez eban tripulazinoak beste aurrez aurreko baterako desafioa egitea irabazleari.
Deustuko tripulazinoak Injineruak-eko arraunlariei erronkea botako deutse jarraitzaileak eta Guillermo Barandiarán Gondra Barandiarán Fundazinoko presidenteak bultzatuta.
Injineruak tripulazinoak, 40. edizioko garaipenak emon eutson indarrez ganezka, onartuko dau erronkea. Isabel Larrakoetxea Injinerutza Eskolako irakasle erretiratuak eta bere zaleek tripulazino urdinari lagunduko deutse, Deustuk botatako arrauna jasoko baitau.
Estropada egunean kalea aukeratzeko, hau da, martiaren 31n, Eusko Jaurlaritzeak Errepublika garaian asmautako pezeta biko txanpon bat botako da airera.
Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoak, Estropadearen babesle nagusia, notario lanak egingo ditu, unibersidade bien arteko erronkearen lekuko.
Estropadea maite daben guztiak konbidauta dagoz une hau tripulazinoakaz eta euren babesleakaz konpartidu deien.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!