Lankidetzeari esker bisitariei zerbitzu hobea eskaintzea eta bisitaldiak zein partaidetzea sustatzea dira asmoak

Bizkaie! 2023-03-10 09:41   Kulturea

Hobaria ezartzen da sarrera orokorrean nahiz kasuan kasuko Lagunen taldeetan.

Nafarroako Unibersidadea Museoak (Iruñea) 2019an Botín Zentroak (Santander), Chillida Lekuk (Hernani, Gipuzkoa) eta gure museoak sinatutako lankidetza-hitzarmenagaz bat egin dau.

Nafarroako Unibersidadea Museoa 2015ean edegi eben zentro akademiko horretako campusaren erdi-erdian eta arte zein sorkuntza artistiko garaikideakaz gozetako lekua da. Erakusketa-aretoak eta antzokia gizarte osoaren zerbitzura jarritako sorkuntzarako, ikerketarako, irakaskuntzarako eta zabalkunderako proiektuaren garapenaren sustatzaileak dira. Haren bildumearen eta era bateko zein besteko diziplina artistikoen arteko alkarrizketearen inguruan egituratzen da proiektua. Botín Zentroa Botín Fundazinoak bere historia osoan egin dauen proiektu garrantzitsuena da. Arte-zentroa (nazinoarteko erreferentziaduna) Santanderren dago kokatuta, ikuspegi barritzailea eskaini nahi deutso artearen munduari eta, arteen bitartez, jente guztiaren sormena suspertzea dau helburu sozial, garapen eta aberastasun ekonomiko, kultural eta soziala sortzeko. Hamarkada bi dira Chillida Leku euskal artista nazinoartekoenak gomuta biziaren adierazgarri dala. Museoaren jarduerearen bidez, aliantzak eta lankidetzapeko proiektuak sortu nahi ditu, Eduardo Chillidaren legatu artistikoa zabaltzen laguntzeko eta, erakusketearen, hezkuntzearen eta kulturearen arloko kalidadeko programazinoaren bitartez, eskulturagilearen artista garaikide eta sasoikideakaz lotura aberasgarria ezartzeko. Bilboko Arte Eder Museoa Norman Fosterrek eta Luis Mari Uriartek proiektautako zabalkuntza erabagigarria egiten dabil egun eta ehun urtetik gorako erakundearen eraldaketearen sustatzailea izango da, bere historia eta lurraldeko sare artistiko zein kulturalean egin dauen ekarpena berresteko orduan.

Ondokoak egon dira sinaduran: Miguel Zugaza, Bilboko Arte Eder Bilboko Museoko zuzendaria; Íñigo Sáenz de Miera, Botín Fundazinoko zuzendaria; Mireia Massagué, Chillida Lekuko zuzendaria; eta Jaime García del Barrio, Nafarroako Unibersidadea Museoko zuzendaria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu