Nekane Balluerka errektore ohia, Honoris Causa doktore izentau dabe Txilen

Bizkaie! 2023-03-09 08:51   Kulturea

Ekitaldian egon zan egungo EHU/UPVko Eva Ferreira errektorea.

Txileko Aconcaguako Unibersidadeak Honoris Causa doktore izentau dau Nekane Balluerka, Euskal Herriko Unibersidadeko errektore ohia. Portaerearen Zientzien Metodologiako katedradunak eta Ikerkuntzako Euskadi Sariak (2022) onespena jaso eban martiaren 7an, Txileko unibersidade horretako errektorearen eskutik, Horacio Rios Domic-en eskutik.

Unibersidade horretako errektoreaz gan, Balluerkagaz batera, Eva Ferreira errektorea eta Claudia Arriagada Cares errektoreorde akademikoa izan ziran ekitaldian, besteak beste. Zuzendari ohiak Nire bizitza unibersitarioa, ikuskera sistematiko-existentziala izenburuko berbaldia emon eban eta hor bizipen
akademikoetako batzuei buruz egin eban berba, sentimenduaren egiatik, bihotzetik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu