Emakumeari eta bardintasunari buruzko dozena bat mural sustatu ditue

Bizkaie! 2023-03-09 08:32   Kulturea

Emakumeak izeneko proiektuaren barruan kokatzen da. 

Orduna, Nebreda eta Laespada. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bizkaiko Foru Aldundiak emakumeari eta beadintasunari buruzko dozena bat mural egitea bultzatu dau gure Lurralde Historikoko hainbat lekutan. Muralak udalek itxitako espazioetan dagoz eta artista bizkaitarrek pintau ditue, izan be, Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusinoa eta Bardintasuna Sustatzeko foru diputaduak azaldu dauenez, "emakumeen bardintasunaren eta eskubideen aldarrikapenak Bizkaiko txoko guztietara heldu behar dau".

Ortuellan egindako ekitaldian, Saulo Nebreda alkateagaz batera, Laespada diputaduak azpimarratu dau mural horreen jentaurreko aurkezpena martiaren 8an egin zala, Emakumearen Nazinoarteko Egunean.

Ortuellara hurreratu nahi izan dogu, Aldundiak bardintasunaren alde Bizkaia osoan bultzatu dituan mural hau eta beste batzuk ezagutzera emoteko. Mural horreek jarduera moltso handi baten parte dira, Emakumeak proiektuaren barruan; proiektu horrek gure gizartean bardintasunaren erronka handiak herritarrei hurreratzea da asmoa. Era berean, gizarte berezian bizi garela salatu dau, emakume izateagaitik zigortzen, aldentzen eta ikusezin bihurtzen gaituen gizartean, hain zuzen be. Bardintasuna badagoala esaten badeuskue be, emakume feministok badakigu gizonek pribilegioak dituela, egitura sozial, ekonomiko eta familiarra ezbardinak dira eta indarkeria patriarkalaren adierazpen basati eta jasanezinena da, azpimarratu dau.

Bestalde, Nebreda alkateak ondokoa adierazo dau: Ohore handia da Ortuellarentzat mural hau martiaren 8an inauguretea, artelan hau egiteko horma bat lagateko ekimenean parte hartzea proponidu euskuenean ez genduan dudarik izan, parte hartu gura izan genduan eta gure udalerriak bardintasunaren eta emakumeen erronkak islatzen dituen espazio publiko hau eskaintzeko prest azaldu ginan, belaunaldien arteko eta erdiguneko espazioan.

Era berean, Ortuellako Bardintasun Kontseiluaren lana azpimarratu dau, dedikazinoagaitik eta gure udalerria emakumeen eta gizonen arteko bardintasun-kuota handiagoko gune bihurtzen laguntzeagaitik.

Gure asmoa da parte hartzeko gune honen alde egiten jarraitzea eta bertan beste eragile batzuk (ikastetxeak, gurasoen alkarteak...) eta matxismoa gainditzeko ekarpenak egin nahi dituen persona guzti-guztiak sartu daitezan eskatzen dogu.

12 mural

Muralen proiektuak dozena bat esku-hartze aurreikusten ditu, beste horrenbeste udalerritan: Areatza, Barakaldo, Busturia, Zalla, Leioa, Portugalete, Muskiz, Ortuella, Sestao, Sopuerta, Sopela eta Markina-Xemein.

Egileak, danak emakumeak eta horreetako asko udalerriotako bizilagunak, honako artista honeek izan dira: Eva Mena, Verónica Werckmeister, Ekhiñe Juez Montes, Aitziber Ibarguen Fernández, Beatriz Aparicio, Lucía Krealu, Higinia Garay Zarate eta Janire Orduna Díaz.

Ortuellako muralaren aurkezpenean alkateak eta murala egin dauen artisteak (Janire Orduna Díaz) parte hartu dabe eta indarkeriaren biktimen aldeko minutu bateko isilunea izan da; horren ondoren, udalerriko ikasleek eta zenbait erakunde eta alkartetako emakumeek manifestu bat irakurri dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu