CMYKrtist, herri partaidetzeari eutsiz, egin daigun Etena!

Bizkaie! 2023-03-08 07:55   Kulturea

Erretratuak bialtzeko epea 2023ko martiaren 31n, astelehenean amaituko da.

Getxophotoren Herri Partaidetza formatu edegia atondu dabe atontzaileek Jaialdian parte hartu nahi daben guztientzat. Aurtengo gaiari buruzko argazki bakarra bialduta parte hartu zeinke eta gaia da: Etena!

Algortako Dendak alkartearen eskutik, erretratuak bialtzeko epea 2023ko martiaren 31n, astelehenean amaituko da.

Erretratua (Javier de Miguel eta Curro Barrena).

Gogoratzen al dozu Gwendolyne Algortako diskoteka gogoangarri hau? Aurten 50 urte beteko leukez eta Getxophoton argazki edo bideoak bilatzen gabiz Jaialdiaren hurrengo edizinoan erakusketa bat egiteko. Hor kantau eben Julio Iglesias, Massiel edota Getxo Soundeko taldeak... Beraz, argazkiren bat badozu eta konpartidu gura badozu, bialdu eiguzu!



Etena! Pausa! Pause! goiburuari eutsiz bagilaren 1etik 25era izango da 2023ko GetxoPhoto


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu