Museo eta aretoek emakumeek historian zehar egindako ekarpen handia erakusten dabe

Bizkaie! 2023-03-07 12:00   Kulturea

Eulalia Abaitua nor izan zan; saregileen eta kordeleren lan gogorra deskubridutea lako gaiak jorratuko ditue.

Emakumeak historian izan dauen zeregina ezagutzea; Bizkaiko Abangoardiako 10 emakumeren ekarpen handiaz jaubetzea edo emakume batzuek Bizkaiko historiari buruz egindako ikerketez jaubetzea. Horrexek dira martian Bizkaiko Foru Aldundiko museo eta aretoetan Emakumeen Nazinoarteko Eguna ospatzeko eskainitako jardueretako batzuk.

BFA-ren ondoko museo eta aretoetan egingo dira jarduerak: Arkeologi Museoa Bilbon, Arrantzaleen Museoa Bermeon, Euskal Herria Museoa Gernika-Lumon, La Encartada fabrika-museoa Balmasedan, Txakolinaren Museoa-Txakolingunea Bakion, El Pobaleko Burdinola Muskizen, Santimamiñe Kortezubin eta Rekalde Aretoa Bilbon.

Jardueretan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserbea egitea. Informazino guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean dago jasota.

Arkeologi Museoa (Bilbo)

Museo honek bisita gidatu bereziak eskainiko ditu martiaren 7tik 11ra, Bizkaiko Historiaren Ikertzaileen izenburuari eutsiz. Jarduera honen bidez metodologia barritzaileak planteauta, topiko zaharrak hausiz, ahaztutako ondarea nabarmenduz eta joanari ikuspegi integratzaileagoagaz begituta emakume arkeologo batzuek lurraldearen historiari buruz egindako ikerketak ezagutzeko aukerea egongo da.

Santimamiñe (Kortezubi)

Santimamiñek Historiaurrean emakumeak izan eban zereginari buruzko bisitak eskainiko ditu hausnartzeko eta egungo estereotipoakaz amaitzeko helburuari eutsiz. Bisita gidatuak martiaren 8, 11 eta 12an izango dira.

Arrantzaleen Museoa (Bermeo)

Martiaren 9an Geu be bagara itsasoa dokumentala emongo dabe eta, ondoren, mahai-ingurua egingo da emakumeek itsasoko zereginetan egiten eben lana eta gaur be egiten dabena iksui daigun. Itsasoko lan horreek ondo bereizita egon dira: Gizonak arrantzan ibili dira eta emakumeak portuko jardueretan. Jarduera horreek bigarren mailakotzat jo dira eta emakume horreek ez dabe itsasoko gizonen osperik eta begirunerik izan. Hori guztia aztertuko da Labayru Fundazinoak egindako lanaren aurkezpenean.

Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo)

Emakume artean paseatzen martiaren 5, 12, 18 eta 26an egiteko bisita gidatuak dira. Bisita horreetan euskal emakumeak politikan, erlijinoan eta ekonomian subjektu aktibo lez egin dauen lana jorratzen da, baita, besteak beste, kultur-sorkuntzan, tradizinoen transmisinoan eta aurrerapen kolektiboan dauen presentzia be. Horretarako, museoko erakusketa iraunkorreko piezez gan, martiaren 8tik aurrera ikusgai dagoan Abangoardiako 10 emakume Bizkaian erakusketeari be egingo jako erreferentzia. Hurreratzen diran personek museoko protagonista diran emakumeen bizitzea eta obrea ezagutu ahal izango ditue, erreginak, kirolariak, artistak edo emakume langile anonimoak.

Ganera Euskal Herria Museoak Emakumea eta itsasoa tailerra eskainiko dau martaren 18an. Tailerra 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta kordelak erabiliz artelan bat egiteko aukerea izango dabe.

La Encartada Fabrika Museoa (Balmaseda)

La Encartada eraldatu egiten da eta orain mende bat baino gehiago inaugurau ebenn mantak produziduteko atalaren egunera eroaten gaitu industria «ez dala gizonen kontua» frogatzeko. Antzezpen honek (benetako jazoera historikoetan oinarritua eta enpresearen dokumentazinoan jasoa) hausnarketea eragitea dau helburu joandako emakume langileen bizi-garapenaren baldintzak erakutsiz. José Ángel Ramón, "Zarra-ren" zuzendaritzapean Balmasedako hogeita hamar bat herritarrek eta museoko langileek parte hartzen dabe euren borondatez.

Txakolinaren Museoa-Txakolingunea (Bakio)

Txakolinaren Museoa-Txakolingunean erakusgai dago Gure Aurreko Andrak. Mujeres Vascas de ayer erakusketa. Bertan Eulalia Abaitua Allende-Salazarrek, euskal argazkigintzearen aitzindari nagusiak, hartutako emakumeen erretratuak erakusten dira. Martiaren 5ean Norberaren Gela proiektau eben, hainbat emakume argazkilarik Eulalia de Abaituaren, 1900. urteko Bilbon aitzindari izan zan lehen argazkilari euskaldun eta bizkaitarraren, argazki bat aukeratu eta proiektu propio bat egiteko enkargua jaso ebela dakarren dokumentala.

El Pobaleko Burdinola (Muskiz)

Nesken ipuinak guztiontzat eskainiko dau El Pobaleko Burdinolak. Martiaren 12an familientzako ipuin kontaketea eskainiko da Alabazan taldeko Bego Gómezen eskutik; ipuinen protagonistak emakumeak eta neskatoak izango dira.

Muñatones Gaztelua (Muskiz)

Janire Castrillo historialariak Zelan bizi ziran emakumeak Bizkaian Erdi Aroan? berbaldia emongo dau martiaren 11n. Bertan hainbat errealidade aztertuko dira kolektiboaren aniztasuna kontuan hartuta: Emakume nobleak, klase xumeetakoak, dontzeilak, emakume ezkonduak eta alargunak... Lan-munduan zelan integretan ziran eta emakumeen lanbide ohikoenak zeintzuk ziran azalduko da. Era berean, gizarte-ingurunean zelan parte hartzen eben eta zeintzuk ziran garai haretan indarrean egozan emakume onen eta txarren ereduak aztertuko da. Ganera gizonezkoei ez bezela eremu publikoan jarduteko emakumeei eragiten eutsen mugez berba egingo da, baita eremu publikoan sartzeko eta, kasu batzuetan, beren agintea gauzatzeko eskura zituen bideez be.

Rekalde Aretoa

Martian zehar Inés García artisteari buruzko hainbat jarduera eskainiko dira, gaur egun erakusleihoan Slides, (Movimiento entre silencio) erakusketeagaz ikusgai dagoan artistea.

Rekalde Aretoko erakusleihotik Inés García areto nagusiaren barrualdera lerratzen da eta bertan ikus-entzunezko instalazino, bideo eta film batzuk erakusten ditu, transformazino-prozesuan dagoan espazio arkitektonikoagaz komuniketan diranak. Aretoaren aldi baterako jaubetze edo Take Over honetan sortzaileak 2013 eta 2022 bitartean egindako amodiozko, bizitzazko eta heriotzazko kontakizunekin bizi da espazioa.

Martiaren 2an, 18:30etan, Inés Garcíaren ikus-entzunezkoak ikusteko saio bat eskainiko da. Bertan, artista eta zinemagileak bere lanen aukeraketa bat erakutsiko du aretoan, Take Over erakusketa-proposamenaren oihartzun moduan. Martiaren 10ean, 18:00etan, Artista Tailerra egingo da Inés Garcíagaz. Beste alde batetik, martiaren 15ean, 18:30ean, alkarrizketa egingo da Peio Aguirregaz eta komisario eta arte kritikariak alkarrizketa izango dau Inés Garcíagaz erakusketearen eta sortzailearen praktika artistiko eta filmikoaren inguruan. SLIDES (Movimiento entre silencios) eta horren luzapena damaituko da, martiaren 24an, 18:30ean.

Informazino gehiago hemen.


Arteako Ekomuseoa

Bizkaiko Foru Aldundiak, Arteako Udalagaz batera, Ekomuseoa barritzeko proiektua aurkeztu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu